- Blog
- Sektorearen Egungo Albisteak
- 10 arrazoi produktu ekologikoekin maitemintzeko
10 arrazoi produktu ekologikoekin maitemintzeko
Inoiz galdetu al diozu zeure buruari zergatik dauden produktu ekologikoak hain modan? Etiketak eta ziurtagiriak alde batera utzita, arrazoi pila dago gero eta jende gehiagok aukeratzeko elikagai horiek. Ikus itzazu!
Arrazoi batzuk emango dizkizugu produktu ekologikoak hobeto ezagutu ditzazun eta horiekin, baita BBK Azokakoekin ere, maitemindu zaitezen.
1 Baserri-zaporea, landa-zaporea
Gogoratzen duzu zure haurtzaroko fruta eta ortuarien zaporea? Produktu ekologikoek une haietara eroango zaituzte, zapore biziago eta benetakoagoarekin. Ahaztu gustugabeko zaporeak!
2 Benetako nutrizioa
Pestizidarik eta kimikorik gabe lortzen direnez, produktu ekologikoek bitamina, mineral eta antioxidatzaile gehiago izaten dituzte. Zalantza barik, zure osasunerako plus bat da.
3 Naturarekiko begirunea
Bazenekien nekazaritza ekologikoak biodibertsitatea babesten eta kutsadura murrizten laguntzen duela? Mokadu bakoitzak balio du!
4 Animalien ongizatea
Elikagai ekologikoak sortzen dituzten animaliak egoera hobean bizi dira, estresik eta hormonekiko tratamendurik gabe. Hori haragiaren, arrautzen eta esnekien kalitatean nabaritzen da.
5 Bultzatu tokian tokikoa
Produktu ekologikoak erostean, zure inguruko nekazari txikiei laguntzen ari zara. Sendotu zure komunitatea eta gozatu produktu freskoez eta sasoikoez!
6 Hondakin gutxiago
Produktu ekologikoen ontziak jasangarriagoak eta biodegradagarriagoak izaten dira. Horrela zure aztarna ekologikoa murriztuko duzu.
7 Barietate handiagoa
BBK Azokaren online dendan sasoiko produktu ekologiko ugari aurkituko dituzu: fruta eta barazki edo ortuariak, ogia, gazta eta beste hainbat produktu. Ezagutu zapore eta testura berriak!
8 Perfektuak familia osoarentzat
Produktu ekologikoak ezin hobeak dira etxeko txiki eta helduentzat, osasungarriagoak eta seguruagoak baitira. Zure seme-alabak elikadura osasuntsu eta orekatuan murgiltzeko modurik onena da.
9 Digestio hobea
Gehigarririk eta kontserbagarri artifizialik ez dutenez, produktu ekologikoak errazago digeritzen dira, eta digestio-arazoak prebenitzen lagun dezakete.
10 Bizimodu kontzienteagoa
Produktu ekologikoak aukeratzean, bizimodu kontzienteagoa eta planetarekiko begirunetsuagoa hartzen ari zara.
Ikusten duzunez, produktu ekologikoek askotariko onurak eskaintzen dituzte zure osasunerako, ingurumenerako eta gizarterako. BBK Azokaren online dendan kalitate handiko produktu ekologiko ugari aurkituko dituzu.
Bisita gaitzazu eta ikus ezazu zergatik maitemintzen diren gero eta jende gehiago horrelako produktuekin! Animo zure erosketarekin!
10/01/2025 Kategoriak: Sektorearen Egungo Albisteak Etiketak: