BBK AZOKA

Maiz egiten diren itaunak

Argibide orokorrak

1. Zer da BBK Azoka?

www.bbkazoka.eus BBK-k sortu eta bultzaturiko webgunea da, Bizkaiko baserritar eta ekoizleen eta kontsumitzaileen artean topagune bat izan gura duena. Erakusleiho honek gure nekazaritza eta bere produktuak Bizkaiko etxeetara eroan gura ditu, webgune honen bidez produktu horiek erosteko aukera emanez. Produktuak baserritik Bizkaiko etxeetara helduko dira zuzenean.

Produktuak erosteko izateaz gain, BBK Azoka erakusleihoan presentzia nabarmena izango dute baserritar eta ekoizleek, eta beren ekoizpen- eta ustiategi-ereduaren berri emango dute berton. Familia-ustiategi hauetan mimoa eta artisau-beharra dira salgai jarritako produktuen ezaugarria.
Erakusleiho honek zuzeneko salmenta bultzatzen du, bitartekari bakoa, eta horrela ekoizleei bidezko salneurriak bermatzen zaizkie, eta kontsumitzaileei kalitatezko eta hurbileko produktuak. Horretan ardazten da Bizkaiko Baserritarren Azoketako beharra, eta horiei buruzko argibide guztiak topatuko dituzu webgune honen bidez.

 

2. Zergatik dago BBK proiektu honetan?

BBK-k Bizkaiko lehen sektorearekin eta gure baserritarrekin konprometiturik jarraitzen duelako, gure baserrietan ekoitzitako produktuen zuzeneko salmenta bultzatuz.

 

3. Zer eros dezakezu BBK Azoka dendan?

Asteburuetan baserritarren azoketan egoten diren produktuak eros ditzakezu BBK Azokan: txakolina, sagardoa, gazta, fruta eta ortuariak, eztia, kontserbak, arrautzak, etab. Produktu berri, sasoiko eta kalitatezkoen asteroko erosketa egiteko aukera. Gure baserrietatik zure etxera zuzenean doazen produktuak dira.

 

4. Zerk bereizten gaitu beste denda batzuetatik?

Ekoizleekin dugun harreman zuzenak; eta eurek esango digute zelan ekoizten dituzten produktuak, zein urte-sasoitan eta kontsumitzeko gomendioak; azken batean, produktu bakoitzaren atzean nor dagoen eta zer historia dagoen.

 

5. Zer ekarpen egiten dio BBK AZOKAk Bizkaiko lehen sektoreari?

Zuzenean saltzeko bidea ematen dio aurrez aurreko azoken eta online kanal berri honen bidez. Gainera, BBK Azokak kontsumitzaileekin komunikatzeko bidea ematen du, horrela kontsumitzaileek produktuei eta ekoizleei buruzko informazio zabala ikusi eta eskura dezaten.

 

Erosi eta ordaintzeko era

6. Zelako jendearentzat da BBK Azoka eta zein eremu geografikotan?

Bizkaian bizi diren guztientzat da, sukaldean produktu berriak, sasoikoak eta kalitatezkoak erabili gura dituztenentzat.

 

7. Zelan eros dezaket BBK Azokan?

Erosteko, beharrezkoa da aurrez erregistratzea, eskaturiko datuak, ahalik eta egiazkoenak, emanez.  Datu horiek eskatutakoa zuzen banatzen eta erosketa era profesionalean burutzen lagunduko digute.

 

8. Egin behar da gutxieneko erosketarik?

Ez dago gutxieneko erosketarik eta nahi diren produktuak eros daitezke. Ez dago bidalketa-gasturik.

 

9. Zelan egin ordainketa? Segurua da ordaintzeko plataforma?

VISA txartelaz eta KUTXABANKek ordaintzeko jartzen dizun atebidea erabiliz. Ordainbide edo plataforma horrek KUTXABANKen eskainitako berme eta segurtasun guztia ditu.

 

10. Erosterakoan arazoren bat baldin badut, nork lagunduko dit?

Erosterakoan arazorik izanez gero, jarri harremanetan posta elektronikoz (dendaazoka@bbk.eus)ra eta zure zalantza, arazo edo gorabehera guztiak konponduko dituzte.

 

11. Zein da BBK Azokaren eginkizuna produktuak erosi eta ordaintzeko fase honetan?

BBK Azokak denda birtual osoaren segurtasuna bermatzen du, eta webgunean adierazitako guztia BBK Azokak egiaztatu duelako ziurtasuna eta konfiantza ematen ditu.

 

Produktuak ematea

12. Zelan egingo da entrega eta zenbat kostatuko zait?

Produktuak webgunean erregistratzean emandako helbidera eroango dira eta ez da bidalketa-gasturik izango kontsumitzailearentzat.

 

13. Noiz jasoko dut erosi eta ordaindutako produktua?

Produktua astero jasoko da. Eskaturikoa bidali eta baieztatu ondoren, kontsumitzaileari bere egoeraren berri emango zaio 24 orduko epean, entrega emandako helbidean noiz egingo den zehaztuz. 

 

14. Non jasoko da produktua?

Lehen aipaturiko erregistroan bezeroak adierazitako helbidean jasoko da produktua.

 

15. Nork erabakitzen ditu eta zelan jakinarazten dira eskatutakoa emateko xehetasunak: lekua, eguna, ordua?

Entregaren jakinarazpena eta xehetasunak posta elektronikoz edota telefonoz jakinaraziko zaizkio kontsumitzaileari eta bi aldeen ─BBK Azoka eta kontsumitzailearen─ artean hitzartuko dira.

 

16. Zer jazo edo gertatuko da hitzarturiko lekuan eta orduan inor ez badago?

Banatzaileari ez dagozkion arrazoiengatik produktua ez bada entregatzen, geroago eman daiteke leku berean edo hitzarturiko beste batean. Horretarako, kontsumitzaileak harremanetan jarri behar du postaz (dendaazoka@bbk.eus) edo banatzailearen telefonora deituta, emateko xehetasunak berriro zehazteko.

 

17. Produktua jasotzean, zein agiri hartuko eta izenpetuko dut?

Erositako produktuak jasotzerakoan, banatzaileak albarana aurkeztuko du eta hori izenpetuko du eskariaren hartzaileak. Agiri hau izango da erreferentzia gero erreklamaziorik edo gorabeherarik baldin badago.

 

18. Zer jazoko da ez banago ados ekarritakoarekin?

Izenpeturiko albaranarekin BBK Azokara jo behar duzu posta elektronikoz (dendaazoka@bbk.eus). Gehienez ere astebeteko epean erantzungo zaio zure erreklamazioari.

 

Egindako erosketak ezeztatu, itzuli eta ordaindutakoa berreskuratzea

19. Zelan ezeztatu dezaket ordainduta dagoen baina oraindik jaso barik dudan eskaria?

dendaazoka@bbk.eus webgunearen bidez jakinarazita, eta kasuan kasuko arrazoien arabera ezeztatzea eskatuz.

 

20. Zelan itzuli produktu bat etxean jaso ostean?

Jasotakoarekin ados ez bazaude, jakinarazi webgunearen (dendaazoka@bbk.eus) bidez. Itzultzeko arrazoia Erabilera Baldintzetan horrela ezarrita agertzen bada, produktua itzuli gura duenarekin hitzarturiko lekuan eta egunean jasoko du banatzaileak produktua.

 

21. Zelan itzuliko didate erosketaren dirua, erositakoaz ados ez banago, itzuli edo ezeztatu egin badut?

BBK Azoka arduratuko da itzulitako edo ezeztaturiko erosketaren ordaina erosleak adierazitako kontu korrontean sartzeaz, betiere itzulketa edo ezeztatzearen egokitasuna egiaztatu ostean.

 

22. Zer gastu kobratuko didate erosketa itzuli edo ezeztatzeagatik?

Salbuespenak salbuespen, itzulketa edo ezeztatzearen gastuak ez zaizkio azken erosleari zordunduko.  

 

Produktuen salmenta

23. Zer baldintza bete behar dira BBK Azokan saltzaile izateko?

BBK Azoka Bizkaiko ustiategi txiki eta ertainetan ekoitzitako produktuak salerosi eta sustatzeko webgunea da. Beraz, Bizkaian dauden eta aktibotzat jotzen diren nekazaritza-ustiategien jabe diren ekoizleak izan daitezke, batez ere, BBK Azokan saltzaile.

 

24. Zelako produktuak sal daitezke BBK Azokan?

Ekoizpen-jarduera ustiategian egin eta lanketa ere bertan edo, akordio idatzi bidez, berari loturiko instalazioetan egiten dituzten nekazaritza-ustiategietako produktuak. Lehengaia ustiategikoa bertokoa bakarrik izatea ere balioetsiko da.

 

25. Norengana jo behar dut BBK Azokan saltzaile izateko?

Zure produktuak BBK Azokaren bidez merkaturatu gura badituzu, jar zaitez harremanetan webgune bidez (infoazoka@bbk.eus) edo 94 685 94 00 telefono-zenbakian.

 

26. Nork ezartzen ditu BBK Azokan salmentarako baldintzak: salneurria, kalitatea, etab.?

Salmentarako baldintzak ekoizleak proposatuko ditu eta BBK Azokaren onespena beharko dute.

 

INICIAR SESIÓN

Produktua saskira sartu da

1