GEUREARI
LAGUNTZEA

Geure kulturari etorkizunean
bizirik eusteko apustua.

#}

BBK AZOKA

Zer da bbkazoka?

BBK Azoka online salmentako kanala da, eta Bizkaiko nekazariei eta abeltzainei zuzenean,bitartekorik gabe, kalitaterik handieneko produktuak erostea ahalbidetzen dio kontsumitzaileari.

Gainera, Bizkaiko nekazaritza-ekoizpenaren eredua ezagutaraztea bilatzen duen plataforma da, ustiategi txikietan oinarritua: horietan baserritarrek mimo handiz jagon edo zaintzen dituzte prozesuaren urrats guztiak azken produktua lortu arte.

Plataforma hau komunikazio-zubia ere bada ekoizleen eta kontsumitzaileen artean, aukera izango dutelarik sakon ezagutzeko etxean jasotzen dituzten elikagaien atzean dagoen beharra eta arduraldia.

BBK Azokak dibulgazio-eginkizun garrantzitsua du, eta beraz plataforma honen atal ezberdinek informazio garrantzitsua dute Bizkaiko lehen sektoreaz:  nekazaritza-azokak eta feriak, gure baserritarren lan edo beharraz erreportaje eta elkarrizketak eta errezetarik onenak urtaro edo sasoian sasoiko produktuekin.

BBK-k sustaturiko ekinbide honek izaera irekia du; beraz, gura duten ekoizle bizkaitarrak baserria etxera eroan gura duen proiektuarekin bat egitera gonbidatzen ditugu.

 

INICIAR SESIÓN

Produktua saskira sartu da

1