BASERRITARRAK

Hegaluze keztatua

•    Hegaluzea, era naturalean keztatua, hotzetan keztatzeko tekniken bidez egiten da, metodo honen bidez saihestuz arrainaren haragia erdi egosita geratzea prozesuan. Honela lortzen da Keia-ren ezaugarri den testura berdingabea. Hegaluzearen kasuan, prozesuaren ondorengo testura harrigarria suertatzen da, tataki japoniar baten antz handiagoa baitu normalean jan ohi ditugun hegaluze-kontserbena baino.

•    Keian keztaturiko hegaluzea kanon tradizionalen arabera egiten da, haritz, pago eta Arabako Errioxako upelen zerrautsen errekuntza geldoaren bidez.  Industria-gai ketuetan likido bat injektatzen da ke-gustua emateko; Keian, ordea, ke naturala sortzen dugu bere dentsitatea, tenperatura eta hezetasuna kontrolatuz, hau da, arbasoen teknikak erabiltzen ditugu, baina gaur egungo teknika- eta zientzia-ezagutza ere bai, jakiteko zein diren kasu bakoitzean parametro egokiak, bere berezitasunen araberakoak.

•    Gure produktu guztietan erabilitako gatza nahiz Ekuadorreko panela azukrea (bidezko merkataritza) birfindu gabeak dira eta, beraz, batere industria-tratamendurik gabeak.

•    Dastatzeko gomendioak:Ebaketa bertikala egin, 2 cm ingurukoa, eta oliba-olio birjina estra apurtxo bat bota. Entsaladatan erabil daiteke, baita tomate-deribatuekin ere, adibidez, tomate deshidratatuarekin.

•    Hegaluze keztatu pintxoa tomatearekin: Osagaiak:moldeko ogia, oliba-olio birjina estra, tomatea, hegaluze keztatua, tipulina. Moldeko ogi-xerra bat txigortu eta lau zatitan moztu, txigorturiko ogi horretan tomate naturala igurtzi eta oliba-olio zurrustatxo bat erantsi pa amb tumaca balitz bezala. Hegaluze keztatu zati bat moztu, 2 cm ingurukoa, eta tomatez igurtziriko ogi txigortuen gainean jarri, tipulin xehatu apur bat gainetik erantsiz.

1. Erosteko aukera

2. Kantitatea

11.20€ UNITATEA

11.20€ UNITATEA LEHEN: 11.20€

11.20€ TOTALA *BEZ INK.

INICIAR SESIÓN

Produktua saskira sartu da