BASERRITARRAK

Gozoki edo membrillo ekologikoak Santa Clara Baserria

Gozokiak marmelada gogortuak dira, tradizioz gazta eta intxaurrekin jateko erabiliak.

Gure gozokiak ekologikoak dira, berton ekoitzitako eta sasoiko frutaz eginak.

Bizkaian eta Araban ohikoena irasagar-gozokia da, Gipuzkoan sagarrezkoa. Biek dituzte zapore eta aukera paregabeak.

Tradizioaren eta amamaren jatorrizko errezeten arabera eginda, formatua aldatu da (lepo zabaleko ontzian egiten da blokean ateratzeko tradizionala bezala, baina kontserbarik onena bermatuz eta luzatuz), eta errezetari fruitu gorriak, fruitu lehor edo kakaoa eransten zaio; horrela menbrilo eta sagar-gozoki harrigarriak lortzen dira, hainbat testura, garraztasun, lurrin eta zaporetakoak.

Baserriko lantegian egiten dira: fruta, kanabera-azukre ekologikoa eta geure ekoizpeneko limoien zukua nahasten dira, eta kontserbatzeko behar den gutxieneko azukrearekin egiten dira gozokiak.

Frutaren heldutasun-puntua kontrolatzen da, funtsezko baldintza ezelako gehigarririk ez erabili behar izateko, eta marmeladak frutaren ezaugarriak gorde ditzan: garraztasuna, testura, zaporea, lurrina eta abar. Zaporeak:

•    Sagar-gozokia.
•    Sagar eta masusta-gozokia.
•    Irasagar-gozokia.
•    Irasagar-gozokia eta intxaurrak.
•    Irasagar-gozokia eta andere-mahats gorria.

1. Erosteko aukera

2. Kantitatea

4€ UNITATEA

4€ UNITATEA LEHEN: 4€

4€ TOTALA *BEZ INK.

INICIAR SESIÓN

Produktua saskira sartu da