Denbora oso astiro igarotzen zenean eta gure mendietako bazkaleku jorietan behi montxinak ibiltzen zirenean, beharrizanak eta buru-argitasunak okela kontserbatzeko errezeta zahar hau asmatzera eroan zituen gure arbasoak, negu gogorrean jan ahal izateko.
Gaur egunera arte iraun eta gorde bada, beharrizanari ondo jateko zaletasuna gehitu zitzaiolako izan da, eta xumeak izan arren benetako jakiei zaien estimuagatik ere bai.
Guztiz artisau-eran egindako prozesua. Behi-zati onenak aukeratu, koipea kendu, eta ontze-prozesu luzearen ostean, prest daude kontsumitzeko.
Kalitaterik handieneko behikiaren zapore nahastezina baino ez dugu bilatzen, keztatu eta ontzutu edo adobatu barik. Xerra fin ebaki berrietan kontsumitzen da eta, gura izanez gero, oliba-olio birjina tanta batzuk botata.
Alergenoen informazioa: ez dago