Errotik Etxanoko gaztak natural eta artisau-eran egiten dira gure ahuntz eta behien esneaz bakarrik. Etxanoko gure bazkalekuak eta ganaduak jaten duen belar ederra ondo jagotea da kalitatezko esnearen oinarria. Gure gaztandegi moderno eta funtzionalak gaztaren eraldatze eta ontzea bermatzen ditu, horrela indartuz esne berriak ematen dizkigun zapore eta usain gozoak.