BASERRITARRAK

BARAZKI-MARMELADA EKOLÓGIKOA SANTA KLARA BASERRIA

Marmelada ekologikoa berton ekoitzitako eta sasoiko barazkiz egina.

Geure lantegian egiten dugu, barazkia, kanabera-azukre ekologikoa eta geure ekoizpeneko limoien zukua nahasten dira, eta kontserbatzeko behar den gutxieneko azukreaz egiten da marmelada.

Ez zaio ezelako gehigarririk eransten, marmeladak barazkiaren ezaugarriak gorde ditzan: garraztasuna, testura, zaporea, usaina eta abar.

Bi motako barazki-marmeladak daude:
•    zapore leunekoak, zitriko edo aromatikoekin nahastuta, hauen garraztasuna, lurrina edo zaporea hartzen dutenak (kuiatxo eta limoia, kuiatxo eta laranja, luzoker eta menda eta ipurua, etab.).
•    intentsitate, garraztasun eta ezaugarri biziak dituzten barazkienak, gazituekin jateko eginak, saltsak, etab. (tomatea, piperra, pipermina, erremolatxa, tipula, etab.)

Zaporeak:
•    Tipula.
•    Azenarioa.
•    Kuiatxo edo kalabazina limoiarekin.
•    Kuia laranjarekin.
•    Tomate gorria/berdea.
•    Pipermina.
•    Piper gorria/berdea.
•    Erremolatxa sagarrarekin.
•    Luzokerra, menda, ipurua.

1. Erosteko aukera

2. Kantitatea

4.50€ UNITATEA

4.50€ UNITATEA LEHEN: 4.50€

4.50€ TOTALA *BEZ INK.

INICIAR SESIÓN

Produktua saskira sartu da