Uxarbeiti Baserria ustiategi familair bat da, Urtza Sarrionandiak, bere bikoteak eta bere gurasoek osatua.
Ustiategia 80ko hamarkadan sortu zuten Urtzaren gurasoek, Edurtzeta Atutxa eta Iñaki Sarrionandia. 2008an pixka bat zabaldu zen, eta 2013an, berriz ere, gehiago handitzea lortu zuen. Bi baserrik ustiatzen dute: Uxarbeiti baserriak eta Iauribarrigoikoan Behekoa baserriak.
Era guztietako sasoiko barazkiak (letxuga, porrua, tomatea, piperra, aza, babarruna, tipula) eta fruituak (kiwiak, sagarrak, fruitu txikiak, pikuak, irasagarrak, fruitu lehorrak) ekoizten dituzte.
Bestalde, kontserbak ere badituzte marmeladak, piperminak, kremak eta zukuak besteak beste.
5000 metroko baratze irekia lantzen dute, 1 ha sagarrondo eta 1,8 ha kiwi. Horrez gain, 250 oilo dituzte.
Fruta eta barazkiak BBK azoketan merkaturatzen dituzte eta Zornotzan eta Arratiako haranean dauden saltokietan arrautzak merkaturatzen dituzte.
Bizkaia osoan eta Gipuzkoan, Deban, Goibarren eta BBKn, besteak beste, aintzatespenak dituen ustiategi bat da.
KONTAKTUA
Herria: Igorre-Bizkaia
Helbidea: Basantz auzoa 16. 48140
Telefonoa: 644 54 54 80
Email: urizarbeitia@hotmail.com