Lorea Momeñe ekoizle gaztea da ‘Urigoitiko Txorizoak’ txerri-ustiategi familiarraren arduraduna duela bost urtetik hona; Orozkoko udalerrian dago.

Gorbeiaren magaletan, txerriak dira Loreak bere produktuak egiteko erabiltzen duen lehengaia. Abereak aske hazten dira, elikadura naturalaz eta transgeniko bako eta gizentzeko azeleratzaile bako pentsuak erabiliz.

Urigoitiko Txorizoak ustiategiaren izar produktua txorizoa da, bi urtez Euskadiko txapelketa irabazi duena. Txerri-arrazen gurutzaketa berezia funtsezko faktorea da haragiaren kalitatean, zaporetsua eta ahogozo parebakoa baita. Txorizo honen ezaugarriak dira, gainera, eskuz egina izatea eta errezeta tradizionala erabiltzea piper txorizeroaz eta berakatzaz. 

Urigoitiko Txorizoak ekoizleak txorizo mina eta pottokarena ere egiten ditu, baita saltxitxoiak ere. Bere produktu guztiak gluten, laktosa eta kontserbatzaile artifizial bakoak dira. 

KONTAKTUA

Herria: Orozko-Bizkaia

Helbidea: Urigoiti auzoa, 3. 48410

Telefonoa: 657 73 94 99

Email: urigoitikotxorizoak@gmail.com

Urigoitiko
Txorizoak

Orozko

PRODUKTUAK (0)

INICIAR SESIÓN

Produktua saskira sartu da

1