Ugaitz Iturbe ekoizlea da Ugabe Txakolinaren burua; ustiategi txiki hau Bizkaiko Artea udalerrian dago, guztira 2 hektarea mahasti ditu, bere upategia eta botilatzeko instalazioa.  

2016. urtetik Bizkaiko Txakolina J. D.ren barruan, txakolin hau artisau-eran egiten da guztiz, azken produktuaren kalitatea bermatzen duen prozesu neketsu baten bidez. Oso handia ez denez, ustiategiaren tamainak aukera ematen dio Ugaitzi ahalik eta gehien zaintzeko mahatsaren aukeraketa, banan-banan hautatuz eta baldintzarik onenak betetzen ez dituen fruta baztertuz.  

Ugabe Txakolina egiteko %80 Hondarrabi Zuri mahatsa erabiltzen da, Euskal Herriko bertoko barietatea, ardoari txakolinaren berezko ezaugarriak ematen dizkiona. Gainera, eta aparteko kalitatea emateko, ardo hau Chardonnay (%10) eta Petit Courbu (%10) erabiliz osatzen da, biak barietate frantsesak eta ustiategian bertan landatuak.

Txakolin honen beste berezitasun bat hondar gainean ontzea da; prozedura honek zahartu egiten du txakolina eta ardoak, urre kolore bizikoak, gorputz gehiago hartzen du eta denbora luzeagoa irauten du botilan.

KONTAKTUA

Herria: Artea-Bizkaia

Helbidea: Sarasola 8

Telefonoa: 639 30 44 36

Email: ugabetxakoli@gmail.com

Ugabe
Txakolina

Artea / Txakolina

PRODUKTUAK (0)

INICIAR SESIÓN

Produktua saskira sartu da

1