Urduñako baserriaren jarduera aldatu egin da gurasoek duela 35 urte ekoizpena hasi zutenetik. Hasierako ustiapena esnetarako ganaduarekin izan zen, lehenik zuzenean saltzeko eta gero esne-zentralerako.
Hurrengo belaunaldiak, duela 15 urte, ekoizpen-eredu ententsiboago eta dibertsifikatuagoaren alde egin zuen; amama Goiaren fruitu txikiko barietateak berreskuratu eta balioan jarri zuen ekoizpen hau, lehenik marmeladak eginez eta gero zukuak.
Gaur egun 1,5 ha dituzte fruta-arbolekin, 0,5 ha fruitu txikikoak (mugurdia, andere-mahats gorri, zuri eta beltza, arakatz gorri eta zuria, masusta, intsusa, arabarba, etab.)
Gainera, baditu beste 6.000 m2 fruitu handiagoenak bertoko barietateekin (sagarrondoak, madariondoak, aranondoak, gereziondoak, irasagarrondoak, etab.). Eta, azkenik, 4000 m2 ditu zitrikoekin kostan, Ea-n hain zuzen, limoi asko erabiltzen baitu marmeladak eta zukuak egiteko.
Ustiategi gazte honek ekoizpen ekologikoaren alde egin du, eta ekoizpenaren eraldaketa eta salmenta ziklo osoa bertan egitearen alde, baserriaren errentagarritasuna eta etorkizuna bermatzeko moduan.
Merkaturatzea zuzenean egiten da baserrian bertan, azoka eta ferietan eta saltoki txikiren baten bidez.
Marmeladak eta zukuak baserriko lantegian bertan egiten dituzte. Erabat eskuz egiten dituzte, inolako gehigarri kimiko edo naturalik gabe, eta lodigarri, kontserbagarri edo koloratzaile barik. Bermea lehengai ekologikoa eta sasoikoa da, beren ortuan jasotzen dutena.
Marmelada-ekoizpenaren barruan, hainbat produktu-ildo dituzte:
• Frutazko marmelada: hau egiteko fruta, kanabera-azukre ekologikoa eta limoi-zukua erabiltzen dituzte.
• Barazki-marmeladak, berdin eginak baina fruta, pure edo konpotekin, azukre barik eta %100 fruta, beste gozagarri barik.
• Chutney edo gazi-gozoak, fruta, barazkia, azukrea eta ozpina nahastuta dituztenak, eta espeziekin batera saltsa gazi-gozoak, oso biziak eta zaporetsuak, sortzen dituzte.
• Eta azkenik, gozokiak edo menbriloa, oinarrian irasagarra edo sagarra dutenak.
Zukuek lau oinarri dituzte: sagarra, madaria, kiwia eta mahatsa. Eta gero nahasteak, bereziki sagar eta fruitu gorrienak: andere-mahatsa, masusta, intsusa, mugurdia, etab.
KONTAKTUA
Herria: Orduña-Bizkaia
Helbidea: Caserío Santa Clara, Barrio Santa Clara s/n. 48460.
Telefonoa: 660 491 001
Email: mikelordu@yahoo.es
Web: ww.tologorri.com