OTXAUNTZ Otxandioko kokagune ederrean dagoen etxalde txiki familiarra da. Bertan, gure Murtzia-Granadina arrazako ahuntzek ekoizten duten esnearekin bakarrik egiten dugu lan, artisau-gazta ugari egiteko.
Proiektua 2018an jarri zen martxan, eta erabakitasun eta ahalegin handiz egia bihurtu dugu naturan lanean bizi ahal izateko ametsa, gure lana bizimodu bihurtuz.
Murtzia-Granadina arraza ospetsua da bere produktibitateagatik eta gaztei ematen dien zapore nahasezinagatik. Baina ezin dugu ahaztu animalia horien izaera noble eta maitagarria, jarduera dibertigarria eta zirraragarria izatea lortzen baitute.
Zorionez, oso produktu goxoa izateaz gain, onura handiak ditu pertsonentzat; izan ere, ahuntz-esneak (oso ezezaguna) gizakiarenaren oso antzeko egitura du, laktosa-maila txikikoa, eta proteina txikiagoa duenez, errazagoa da haren digestioa.
OTXAUNTZen animalien ongizatea lehenetsiz lan egiten dugu, gure bezeroei produktu artisauak, kalitatezkoak eta hurbiltasunekoak eskaintzeko.
KONTAKTUA
Herria: Otxandio-Bizkaia
Helbidea: Marintarrena auzoa,3. 42710
Telefonoa: 665 71 51 33
Email: otxauntz18@gmail.com