Oparitzeko saski sorta bat eskaintzen dizuegu. Zure saskia mezu batekin joatea nahi baduzu, bidali mezu bat dendaazoka@bbk.eus helbidera eta adierazi eskaera-zenbakia edo deitu 94 423 65 55 telefonora. Beharrezkoa izango da helbidea eta entregatze data ematea.
Zure opari-saskia sortzeko aukera ere eskaintzen dizugu. Horretarako, aukeratu nahi dituzun produktuak eta gehitu enbalatze-saskia. Saski pertsonalizatuak egiteko, eskaera astebete lehenago egin beharko da.
Produktu bat agortzen bada, zenbateko bereko edo antzeko batekin ordeztuko da.
Oparitu Bizkaiko produktua, oparitu BBK Azoka!