Mallabian (Bizkaian), Eñaut Gallastegi artzain gaztea duela bost urte hasi zen, amarekin batera, Onandi Idiazabal artzain-gazta egiten.
Guztiz artisau-erako prozesu baten bidez eta bi hilabete onduta, gatzagia, gatza eta esne gordina bakarrik erabilita egiten da Onandi gazta naturala, eta esnea bere familiaren arditegiko latxa arrazako ardiengandik ateratzen du ekoizle gazte honek.
Onandi-k artzain-gazten ohiko zaporeari eusten dio, eta Idiazabal Jatorri Deiturak bereak dituen bizitasuna eta kalitatea bermatzen ditu.
KONTAKTUA
Herria: Mallabia-Bizkaia
Helbidea: Goitana auzoa (Onandi baserria)
Telefonoa: 680 64 72 34
Email: onandi_laxa@live.com