Laneko kooperatiba 1996. urtean sortu zen Gizaburuagan, Lea Artibai eskualdean, baserritarrek bultzatuta sagardoa, txakolina eta landare-kontserbak (bertoko ekoizleen fruta, berdura eta ortuariz eginak) merkaturatzeko helburu nagusiarekin.

Ordudanik, indarrak batuz joan da eta gaur egun Lanekok 14 bazkide ekoizle ditu, Lea Artibaiko eta Bizkaiko beste eskualde batzuetako (Busturialde, Arratia-Nerbioi eta Durangaldeko) kalitatezko lehengaiez egindako produktuen eraldaketaz eta salmentaz arduratzen direnak.

Kooperatiba honen eginkizuna gertuko edo hurbileko elikagaien kontsumoa gehitzea da, eskualdeko ekoizleekin harremana indartzea eta kontsumitzaileekin lokarriak estutzea.

Une hauetan, Lanekok sagardoa, txakolina, sagar-zukua eta gozokia egiten ditu, baita etxeko marmelada eta landare-kontserben sorta zabala ere, horien artean nabarmenduz piper txorizeroaren mamia, Bizkaiko piper txorizero ohikoaren pulpaz egina, eta lekale (babarrun eta garbantzu) egosiak.

Lanekok ekoitziaren zati bat ─adibidez, marmeladak eta ahabi-pureak, sagar-zukua eta sagardoa─ ekologikoa da.

KONTAKTUA

Herria: Gizaburuaga-Bizkaia

Helbidea: Okamika Industrialdea. Pabiloia: 2 – 5A 48289

Telefonoa: 669 07 56 75

Email: lanekoleartibai@euskalnet.net

Laneko

Gizaburuaga

PRODUKTUAK (13)

INICIAR SESIÓN

Produktua saskira sartu da

1