Keia-n keztatzeko kanon tradizionalen arabera prestatzen ditugu elikagai guztiak, haritz, pago eta Arabako Errioxako upelen zerrautsen errekuntza geldoaren bidez.
Industria-gai ketuetan likido bat injektatzen da ke-gustua emateko; Keian, ordea, ke naturala sortzen dugu bere dentsitatea, tenperatura eta hezetasuna kontrolatuz, hau da, arbasoen teknikak erabiltzen ditugu, baina gaur egungo teknika- eta zientzia-ezagutza ere bai, erabakitzeko zein diren kasu bakoitzean parametro egokiak, bere berezitasunen araberakoak.
Gure produktu guztietan erabilitako gatza nahiz Ekuadorreko panela azukrea (bidezko merkataritza) birfindu gabeak dira eta, beraz, batere industria-tratamendurik gabeak.
Hegaluzea banan-banan arrantzatua da euskal arrantzale tradizionalen teknikak erabiliz, eta arrantza iraunkorraren printzipioak errespetatuz.
Keztatzen diren izokinak 7-8 kilokoak izaten dira gutxienez; beraz, bermaturik dago helduarora iritsi direla. Gainera, Ipar Itsasotik datoz eta beti itsaslaster indartsuko eskualdeetatik; horrela, haragi sendoko izokinak izaten dira. Keian astero-astero lantzen ditugu izokin arrantzatu berriak, itsasotik atera eta berehala keztatuak.
Keia-ren ekoizpena mugatua da; uste dugu kalitaterik handieneko produktua egiteko, badela gainditu ezin dugun gehienezko kopuru bat, gure produkzio guztia kontrolatu gura badugu.
Ekoizpenaren %90 goi-ostalaritzarako izaten da, 4 eta 5 izarreko hotel eta gourmet saltoki bakan batzuetarako.
KONTAKTUA
Herria: Lemoa-Bizkaia
Helbidea: Polígono ind. Zubiate, 17 F. 48330
Telefonoa: 946314555
Email: keia@keia.es
Web: www.keia.es