Itziarri familiatik datorkio. Bere aita Josek hasi zuen ibilbide hau duela 50 urte baino gehiago Gatikan, familia-etxearen inguruan. Josek bertako sagar-barietate asko landatzera jo zuen, mahairako nahiz sagardotarako sagarra izateko. Grina hori Itziarrek jaso zuen, eta gero sendotu ere bai zuzeneko harremanekin eta sagarrak eta sagardoa azoketan salduta 1984. urtetik aurrera.

Familia-ekoizpen honi dagokion ustiategiak 3 ha sagarrondo ditu, eta proiektu berri baten alde egiten du gaur egun: sagastiak berritzea garbi jokatuz bertako barietateen alde, mahairako nahiz sagardotako sagarrarekin. Ezin zaio uko egin familiaren lehengo grina honi.

Produktu paregabea, gaur egun urtean 20 azoka baino gehiagotan aurkitzen dena, proiektu berri honi esker.

Gatikako sagar honekin egiten da Etxebarria sagardoa, Euskal Label bereizgarria duena, artisau eran egina baina kalitate-prozesu zorrotzaren arabera. Sagardo naturala, lehengairik onenaz egina. 800 kg sagar urtean 18.000 litro sagardo egiteko.

 

KONTAKTUA

Herria: Gatika-Bizkaia

Helbidea: Igartua Auzoa, 25. 48110

Telefonoa: 646 514 154

Email: txakolietxebarria@hotmail.com

Web: ww.butroi.com

Itziar
Etxebarria

Gatika

PRODUKTUAK (1)

INICIAR SESIÓN

Produktua saskira sartu da

1