Iritsi da Gernikako Piperraren sasoia, euskal ortuetako produkturik preziatuenetakoa, urtero, bere uzta-garaian, Bizkaiko sukaldeak zaporez eta aromaz betetzen dituena.
Bere kolore berde bizi, freskotasun eta mami finarengatik ezin hobeto uztartzen ditu dotorezia eta aho-gustu bikaina. Orain, BBK Azoka dendan, erosgai dugu Gernikako piper zoragarria, Momoitio baserriko ortuetatik datorrena, prezio hobezinean.
Ez galdu aukera produktu eder honetaz gozatzeko, otarrainskaz edo haragi xeheaz beteta jan daiteke, eta betiere ahaztu gabe zartaginetik pasa ostean hartzen duela punturik onena.