Bildotxi eta Oilobide ustiategietako ekoizleek arreta eta kontu handiz jagon edo zaintzen dute hegaztien elikadura, eta arrautza errun berriak, naturalak eta bitamina eta mineral askokoak lortzen dituzte. Erabilitako pentsuek bermerik onena eskaintzen dute, eta banaketa-kanalen eraginkortasunari esker produktua ahalik eta lasterren iristen da kontsumitzailearengana.