2012an, 22 urte zituela, hasi zen Jon Kepa Agirregoikoa abeltzain gaztea esnekiak egiten Zornotzako baserrian. Bere Errotik markaz merkaturatuak, behi- eta ahuntz-esneaz gazta freskoak eta erdi onduak egiten ditu Jon Kepak, baita jogurtak ere behi esneaz.
Bere ustiategian, ekoizle gazte honek Alpeetako ahuntzak eta Fleckviev arrazako behiak dauzka. Ganaduak elikadura osasungarria, bazka naturala, du urte osoan, eta zaintza eta arreta egokiak esnearen eta, beraz, azken produktuaren kalitate ona ziurtatzeko.
Errotik esnekiek berezkoaren, naturalaren ahogozoa eta testura daukate. Inolako produktu erantsirik gabe, guztiak egiten dira ohiko hiru osagaiak erabiliz: esnea, gatzagia eta gatza.
Jon Kepa bera arduratzen da ekoizpen-ziklo osoaz: esnea jetzi, esnekiak egin eta asteroko azoketan saldu, bereziki Gernika eta Durangokoetan.
KONTAKTUA
Herria: Zornotza-Bizkaia
Helbidea: Etxanoko Dudea Auzoa, 8A 49340
Telefonoa: 656 79 23 47