Butroi txakolin-upategia 2012an sortu zen lau familia batuta: beren upategi partikularretan aspalditik txakolina egiten zuten hiru ─Etxebarria, Sasine eta Oletxe─ eta mahastizain bat.

Gura familiek belaunaldi asko eman dituzte txakolina egiten. Baliabide gutxi zuten, baina beren ezagupenetan oinarriturik eta gogor behar eginez, Bizkaian txakolina egiteko usadioari eutsi zioten. Gure gurasoek eta aitona-amonek bermatu dute gaur egun 4 familiok proiektu honetan jardutea. Gure arbasoengandik jaso duguna eskualdatu gura diegu seme-alabei.

Elkar hartuta, kalitatezko txakolina egitea da helburua, teknologikoki azpiegitura aurreratuarekin, ahaleginak batuz eta belaunaldi-txandakatzeari aukera emanez.
Butroi upategiak 13 hektareako mahastiak ditu eta lehengaiz hornitzeko kontratuak mahastizainekin.

Mahats zuriaren barietate nagusiak hauek dira: Hondarribia Zuria eta Hondarribia Zuri Zerratia (Petit Courbu). Baina beste hauek ere erabiltzen ditugu: Mune Mahatsa (Folle Blanche), Izkiriot (Gros Manseng), Riesling … Barietate beltzari dagokionez, Hondarribi Baltza da nagusi.

Mahastiak Larrabetzun, Lezaman, Zamudion eta Gatikan daude.
Mahastizaintzako teknikei dagokienez, Eusko Jaurlaritzako Kalitatea Fundazioak ezarritako Ekoizpen Integratuko arauak betetzen ditugu, eta Bizkaiko Foru Aldundiak emandako gomendio eta ohar fitosanitarioak. Horrekin guztiarekin gure mahastien ingurunea ahalik eta gehien errespetatu gura dugu, natur ingurunearen kudeaketa begirunetsua eginez. Arbasoengandik jaso dugun lurra jagon eta mimatzearen alde egiten dugu, ahalik eta hobekien gure ondorengoei eskualdatzeko.

 

KONTAKTUA

Herria: Gatika-Bizkaia

Helbidea: Igartua 25. 48110

Telefonoa: 639 46 97 38

Email: txakoli@butroi.com

Web: www.butroi.com

Bodega
Butroi

Gatika

PRODUKTUAK (5)

INICIAR SESIÓN

Produktua saskira sartu da

1