Bildotxi ustiategiak jarduera bikoitza du: alde batetik, esnetarako ardiak haztea, gaur egun 100 ardi latxa baino gehiago ditu eta gazta freskoa egiten du urtarriletik irailera; bestetik, 1.200 landa-oilo inguruko etxaldea du.
Ustiategia Muskizen dago eta 15 urte baino gehiago ditu.
Gazta artisau eran egiten du, gehigarririk gabe, kalitatezko eta zapore handiko emaitzarekin.
Oiloentzako pentsua laborezkoa da (artoa %60), eta libre ibiltzen dira hiru mila metro koadroko eremuan; horrek areagotu egiten du azken produktuaren kalitatea: landa-arrautza.
Produktu hauen merkaturatzea eskualdeko saltokietan eta nekazaritza-azoketan egiten du.
KONTAKTUA
Herria: Muskiz-Bizkaia
Helbidea: Mello nº7. 48550
Telefonoa: 660369011
Email: omartorre4@gmail.com