Barraskibide Euskadiko barraskilo ekologikoaren hazkuntzan espezializaturiko lehen granja da.
Urduñako harana ingurune natural pribilegiatua da eta bertan hazten da aipagai dugun barraskiloa. Hezetasunari, euri kopuruari eta landarediari dagokionez baldintza onak daude bertan; hori dela eta, harana leku paregabea da barraskiloak hazteko.
Eguneroko elikadura ekologikoarekin batera, barraskiloak berezko elikadura osasungarria du bertan. Barraskiloaren elikagai diren belarrak eta hirustak arretaz ereiten dira bizi-zikloa hasi aurretik.
KONTAKTUA
Herria: Orduña-Bizkaia
Helbidea: Lendoño de abajo. 48460
Telefonoa: 606 15 09 49
Web: www.barraskibide.com