Amalur-en egiten dugun gazta produktu naturala da, guztiz artisau eran egina geure artaldearen esne gordinaz.
Aroma eta usain berezikoa, Karrantza arrazako geure ardien esnez egina, gure gazta kalitate handiko lehengaiaren emaitza da, eta prozesu osoa azken xehetasuneraino arretaz zaindu edo jagoten da.
Gure artzainak, Ángel Fernándezek, 25 urte daramatza artaldeak jagoten, gure ardiek jaten duten bazka edo belar freskoa zaintzen, eta metodo tradizionalaren arabera produktu hau egiten.
Bereziki jagoten ditugu gaztaren lizunak, horiek ematen diotelarik zapore berezia, bere-berea eta beste edozeinetatik bereizten duena. Gure gazta sasoiko produktua da, ardiek kumeak egin ostean 4 edo 5 hilabetez egiten dena.
Gure produktua egiteko esnea ematen digun Karrantzako ardia Enkarterrietako ─eta batez ere Karrantza udalerriko─ barietate berezia da; beraz, ezin hobeto egokituta dago euri askoko lekuetara.
Historiaurretik ezagutzen da eta oso larreko ardia da, morfologia berezikoa, mutur gorri eta mutur beltzeko barietateak daude, gaur egun desagertzeko zorian dagoena.
Oinarrizko elikagai edo bazka belar freskoa da, Karrantza Haraneko mendietan erruz hazten dena, eta esne kopuru mugatua ematen du, kalitate eta aberastasun handikoa, fruta-gustukoa eta aroma duena.
Ardi hauxe da faktore nagusia Karrantzako euskal gazta hain berezia izateko, eta berak lotzen gaitu gure Ama Lurraren zaporeekin.
KONTAKTUA
Herria: Karrantza-Bizkaia
Helbidea: Bº Bollain 10 48891 Karrantza
Telefonoa: 656 74 27 72
Email: quesosamalur@gmail.com