GEUREARI
LAGUNTZEA

Geure kulturari etorkizunean
bizirik eusteko apustua.

BBK AZOKA

Konpromiso-historia bat

BBK Gizarte Ekintzatik lotura estua daukagu Bizkaiko lehen sektorearekin, eta hori ekintza eta ekinbide askotan gauzatzen da, ekonomiarentzat funtsezkoa den sektore baten bideragarritasuna, nekazaritza-aniztasuna, ingurumenarekiko begirunea eta kontsumo iraunkorra bermatzeko.

Berrogeiko urteetan, nekazaritza eta abeltzaintzako lehiaketa asko bultzatu genituen lurralde osoan. Urte batzuk geroago, Nekazaritza eta Abeltzaintzako Zerbitzu Teknikoa sortu genuen, abereen gaixotasunak prebenitzera eta ekoizleen aholkularitza teknikora zuzendutako programa. Ekinbide honek harrera bikaina izan zuen abeltzainen artean eta mugarri garrantzitsua izan zen BBB-k lehen sektoreari laguntzen egindako ibilbide luzean.

Gaur egun, landa-ingurunea eta ustiategi txikien bidez ekoizpen-eredua jagotea gure gizarte-ekintzaren zutabeetako bat dira oraindik ere. Horregatik, badira 40 urte inguru ehun bat nekazaritza azoka antolatzen ditugula Bizkaiko lurralde historikoan.

Urtean milioi bat euroko aurrekontuarekin, BBKren feria edo azoka-zirkuitua funtsezko tresna da zuzeneko salmenta, bitartekari bakoa, bermatzeko.

Baserritarrei beren produktuen merkaturatzea eta kontsumitzaileekin zuzeneko harremana ahalbidetuko dizkieten bideak eraikitzen jarraitzeko bokazioa dugu, eta honek inspiratu du BBK Azoka plataforma, online salmenta-kanala, Bizkaiko nekazari eta abeltzainei kontsumitzailea mimatzeko aukera emango diena, orain ingurune digitalean ere bai.

INICIAR SESIÓN

Produktua saskira sartu da

1