GURE PROIEKTUAK
Bioeskola BBK
Bioeskola BBK 2013. urtean sortu zen nekazaritza-ustiategi bat martxan jarrita; bertan produktu ekologikoak aurkituko ditugu eta Zamudio Ospitaleko 21 lagun dabiltza beharrean. Ortua Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak Emaus Bilbao-ri lagatako lursailetan kokatuta dago, eta BBKko Gizarte Ekintzaren aldetik 370.000€-ko ekarpenaz egin dira egokitzapenak.
Helburua
Proiektu hau inspiratu zuten helburuak izan ziren, alde batetik, egoera ahulean dauden pertsonen enplegagarritasuna hobetzea gizarteratze gaitz edo zaileko bazterketaren aurrean, eta hori krisiaren ondorioz indar hartzen ari den sektore baterako –lehen sektorerako– prestakuntza eta gaikuntza emanez. Bestalde, ekoizpen ekologikoa gehitzea Bizkaian eta, ondorioz, sektorea bera indartzea. Azkenik, gizartea oro har eta eskola-jendea bereziki, sentsibilizatzea, heziketarako ikasgela baten bidez, hurbileko produktuen kontsumoak sistemaren iraunkortasunerako dituen onurei buruz.
Bestalde, Bioeskola BBK-k produktu ekologikoen saski edo otzarak merkaturatzen ditu, urtaro edo sasoi bakoitzean aldatzen direnak eta, une batzuetan, ortuko instalazioetan ontziratutako produktuekin ere osatzen direnak. Urtean 8.000 saski edo otzara prestatzen dira, gehienbat Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean merkaturatzen direnak.
Bioeskola BBK-k bere lehen produktuak aurkezten ditu Egitasmo hau 2013. urtearen erdialdera abiatu zen: nekazaritza-ustiategia jarri zen martxan, eta bertan gizartean bazterturik edo horretarako arriskuan daudenek dihardute beharrean. Ortua Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak Emaus Bilbao-ri lagatako lursailetan dago kokatuta, eta BBKko Gizarte Ekintzaren hasierako 370.000 euroko ekarpenaz egin ziren egokitzapenak.
70 familia inguruk jasotzen dituzte astero lote hauek: sasoiko elikagaiak dira, nekazaritza ekologiko eta iraunkorraren irizpideen arabera landuak.
Poltsak bariku edo ostiraletan banatzen dira Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean eta Emausek Bilboko Sabino Arana eta Andra Maria kaleetan dituen dendetan. Ekoizpen hau kontsumitzaileei saltzen zaie zuzenean, elikadura-ohitura osasungarriak eta ekoizpen iraunkorrarekiko begirunea sendotuz.
Astero 70 saski banatzen dira, 4-5 kilo arteko produktu ekologikoekin eta 12,5 euroko prezioan. Errafiazko poltsetan barazki eta ortuariak daude eta bariku edo ostiraletan banatzen dira Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean eta Emausek Bilboko Sabino Arana eta Andra Maria kaleetan dituen dendetan.
Produktu hauek eskuratu gura dituztenek jar bitez harremanetan Emaus Bilbao-rekin 656 794 533 telefonoan edo helbide elektroniko honen bidez: saskiak@emausnet.org.
EKOGELA BIOESKOLA BBK
Bioeskola BBK proiektua osatzeko, 2014. urtean, Bioeskola BBK Agroekologiako ikasgela jarri zen martxan. Nekazaritza ekologikoaren eta iraunkortasunaren inguruan prestakuntza eta sentsibilizaziora bideratutako ekipamendu berria.
Bioeskola BBK Agroekologiako ikasgelako instalazioak iraunkortasun eta ingurumen-arduraren irizpideen arabera diseinatuta daude. Oso-osorik zurezko blokez eraikita daude, eguraldiaren gorabehera makurrak jasateko prestatuta eta aldi berean berezko isolamendu sistemaz hornituta, tenperatura egokia mantentzen dutelarik bai neguan eta bai udan.
45 metroko instalazioetan erabilera anitzeko guneak daude, jangela, langunea eta laguntza soziolaborala ematekoa, baita heziketarako zenbait gela ere.
Bioeskola BBK Agroekologiako ikasgelak bisita gidatuak eskaintzen dizkie ikastetxeei, elkarteei eta era guztietako erakunde publiko eta pribatuei, helburu honekin: “nekazaritza ekologikoa egiteko moduak erakustea, lurrarekiko harremana bultzatzea eta kontsumo-ohitura osasungarriak sustatzea”. Bestalde, Ekogela honek ikastaroak ematen dizkie nekazaritza iraunkorrean hasi gura duten guztiei, terraza batean zein ortu txikietan.
Bioeskola BBK Agroekologiako ikasgela lanegun guztietan izaten da zabalik, goizez eta arratsaldez, eskaera guztiei erantzuteko. Bere lehenengo urtean 2.500 lagun inguru igaro ziren ekipamendu honetatik.
Ekogela Bioeskola BBK-ren aurkezpenean, Leire Aragonek, BBKko Gizarte Ekintzaren Zuzendaritzako albokoak, nabarmendu zuen «hainbat arrazoik bultzatu zutela BBK Bioeskola BBKri laguntzera. Lehenik, gizartetik bazterturik edo horretarako arriskuan daudenen enplegagarritasuna hobetzea, krisitik indartuta ateratzen ari den sektore baterako prestatu eta gaituz. Bigarren, lehen sektorea indartzeko modu bat legez, ekoizpen ekologikoa gehitzea. Eta, azkenik, iraunkortasunari eta ingurumenarekiko begiruneari buruzko balioetan eta jardunbide egokietan prestatzera eta sentsibilizatzera zuzendutako proiektua izatea».