Zelan prestatu etxean fruta- eta barazki-kontserbak

Etxeko kontserbak ezinbestekoak dira jakitegian, prestatzeko aukera ugari daude, eta, gainera, erraz egiteko modukoak.

Bazenekien lurreko ia edozein elikagai presta daitekeela kontserban? Frutak, barazki edo ortuariak, perretxikoak... Prestakuntza-metodorik egokiena zein den jakitea besterik ez dago.

Kontserbak egiteko gakoa kalitatezko elikagaiak lortzea da, hala nola BBK Azokako frutak eta ortuariak.

Izan ere, etxean kontserbak prestatzea (gatzunetakoak, ozpinetan ondutakoak edo marmeladak) jarduera atsegina, entretenigarria eta aurreztailea izan daiteke; etxeko txikienentzako entretenimendu didaktikoa ere izan daiteke.

Zelan egin etxean barazki- edo ortuari-kontserbak

BBK Azokako online dendan barazki edo ortuariak eskaintzen ditugu, hala nola azenarioak, espinaka edo ziazerbak, ilarrak eta abar, eta horiekin oso ondo egin daitezke kontserbak. Baita beste jaki batzuk prestatzerakoan soberan geratzen direnak aprobetxatu ere.

Gainera, hainbat modutan presta daitezke: ozpinetan, marmelada gisa, deshidratatuta, etab.

Ozpinetako kontserbak egitea

Ozpinetakoak ozpinez prestatzen dira. Barazki edo ortuariak garbitu, gatza bota eta 12 bat orduz pausatzen utzi besterik ez da egin behar.

Denbora hori igarota, ozpinarekin edo ozpinik gabe irakiten dira eta kristalezko ontzietan sartzen dira.

Astebete beratzen utzi behar da. Denbora horren ostean, ozpina berriro egosi eta hozten denean ontziratuko da azken aldiz.

Hilabete barru ozpinetakoa prest egongo da kontsumitzeko.

Kontserba lehortuak egin

Beste modalitate bat lehortzea edo deshidratatzea da, hau da, kontserbatu gura diren elikagaien ura murriztea. Horrela, hezetasuna ezabatuko da eta mikrobioak garatzea saihestuko da.

Fruta-kontserbak

Garrantzitsua da kalitatezko eta egoera ezin hobean dauden frutak aukeratzea, fruta horiek pektina gal ez dezaten, hori baita produktuari sendotasuna ematen dion eragilea.

Marmelada ona lortzeko gakoa azukre-kantitatearen, azidotasun-mailaren eta pektinaren arteko oreka da. Pektina gutxiko fruten kasuan, forma on bat substantzia horretan aberatsak diren beste fruta batzuekin nahastea da. Eta azidotasun txikiko frutei dagokienez, limoi-zukuarekin oreka daiteke.

Marmelada egitea erraza da: fruta ur gutxirekin egosi, uraren eta frutaren zati bat lurrundu arte itxaron, azukrea gehitu, guztiari eragin eta egosi. Amaitzeko, ontziratu eta hoztu arte itxaron, gordetzeko.

Kuia edo kalabaza-marmelada eginez has zaitezke praktikatzen, duela gutxi erakutsi genizun lez.

Etxeko kontserben onurak

Esan dugunez, elikagai freskoak aprobetxatzeko eta ezer alferrik ez galtzeko modu ona dira kontserbak.

Baina, gainera, edozein gorabeherari aurre egiteko eta beste plater batzuen prestaketetan erabiltzeko ere jakitegia ongi hornituta edukitzea esan nahi du.

Eta dieta osatzen ere lagunduko digu, elikagaiak ohiko sasoitik kanpo kontsumitu ahal izango ditugu-eta. Baita kontsumituko ditugun produktuen kalitatea kontrolatzen ere.

INICIAR SESIÓN

Produktua saskira sartu da

1