- Blog
- Sektorearen Egungo Albisteak
- Zabalik dago San Tomas Azokan parte hartzeko izena emateko epea
Zabalik dago San Tomas Azokan parte hartzeko izena emateko epea
BBK-k zabaldu du epea Bizkaiko lurralde historikoko nekazariek eta abeltzainek beren parte-hartzea eska dezaten datorren abenduaren 21ean Bilbon izango den San Tomas Azokan.
Gabon aurreko hitzordu honen aurtengo edizioan 100 baserritar baino gehiago izango dira Areatza eta Plaza Barria artean banatuko diren postuetan produktuak saltzeko.
Ortuari, fruta, gazta, ezti, zezina, kontserba, ogi, ohiko gozoki, txakolin, sagardo, esneki, landare eta abarrekin, gure baserritar asko batuko dituen erakusketa espero dute antolatzaileek; ea animatzen diren bisitariak era guztietako ortuariak dastatu eta erostera.
Bilboko San Tomas Azokan stand bat izan gura duten nekazariek eskabidea egiteko oinarriak eta orria deskargatu behar dituzte hemen eta behar bezala beteta bidali posta elektroniko bidez (sectorprimario@obsbbk.com) edo BBK-Kutxabanken edozein bulegotan aurkeztu.
Izena emateko epea zabalik izango da azaroaren 25era arte.
San Tomaseko Azoka ezinbesteko topaketa da ekoizle eta bisitarientzat, ez bakarrik salgai jartzen diren produktuen askotarikotasun eta kalitateagatik, baita Bilboko Alde Zaharraren inguruetan sortu ohi den jai-giroagatik ere.
10/11/2016 Kategoriak: Sektorearen Egungo Albisteak Etiketak: Ferias