Txokolate naturala, onurak eta gure dietan duen garrantzia

 

Txokolate natural on bat dastatzea esperientzia asegarrienetako bat izan daiteke. Bere zapore goxoak izugarri gozatzen du gure ahosabaia, eta oso sentsazio atsegina sortzen du. 

Baina, benetan ona al da guretzat? Mugarik gabe kontsumitu behar al genuke? Galdera horiek nutrizio-alderdiei eta txokolateak osasunean izan ditzakeen ondorioei buruz hausnartzera garamatzate. 

Ondoren, kontu horiek aztertuko ditugu zehatz-mehatz, eta ea nahikunde zoragarri hori benetan gure ongizaterako aliatua den.

 

Artisau-txokolatearen onurak

Artisau-txokolatea osagai naturalez egina eta arreta handiz aukeratua da, eta hainbat onura dakarzkio osasunari, sarritan oharkabean pasatzen direnak. Aipagarrienen artean, honako hauek daude:

  • Antioxidatzaile kopuru handia: formatu beltzak bereziki kakao-eduki handia eta antioxidatzaile ugari ditu, hala nola polifenolak eta flabonoideak.Gorputzean oxidazio-kalteari aurre egiten laguntzen dute konposatu horiek.

  • Arteria-presioa murriztea eta odol-zirkulazioa hobetzea: kakaoan dauden flabonoideek arteria-presioa murrizten eta odol-zirkulazioa hobetzen lagun dezakete. Horrela, bihotzeko gaixotasunetatik babes gaitezke.

  • Gogo-aldartea goratzen du: garunean endorfinen askapena estimulatu dezaketen konposatuak ditu, gogo-aldartea hobetuz eta estresa murriztuz. Serotonina ere badu, antidepresibo natural gisa jokatu eta ongizate-sentimenduak areagotzen dituena.

  • Funtzio kognitiboa indartzen du: estimulatzaile gisa, arreta-gaitasun edo aditasuna asko hobetzen du eta nekearen murrizketarekin lotu izan da.

  • Larruazalarentzako onurak: artisau-formatuak larruazalaren odol-fluxuan lagun dezake. Horrek itxura osasungarriagoa eta distiratsuagoa izaten laguntzen du.

  • Mantenugaien iturria: kakao-eduki handia duenez, mineral-iturri ona da, hala nola burdina, magnesio, kobre eta manganesoarena. Zuntz-kopuru handia ere ematen du.

 

Txokolatearen inguruko mito nagusiak

Txokolatea bidegabeki tratatu izan da iraganean, eta pisua handitzearekin eta osasun-arazoak agertzearekin lotu izan da oker. Egia esan, ikerketa askok iradokitzen dute bere formarik puruen eta naturalenean dieta orekatu eta osasungarri baten parte izan daitekeela.

Herri-sinesmenaren aurka, neurriz kontsumitzea ez dago nahitaez lotuta pisua handitzearekin. Izan ere, ikerketa batzuen arabera, txokolate beltzak modu egokian kudeatzen lagun dezake.

Bada uste oker bat, hau da, produktu honek zapore biziegia eta bereziegia duela eta oso garestia eta aurkitzeko zaila dela. Hala ere, kalitatezko produktuen eskaria gero eta handiagoa denez, gero eta errazagoa da lehen mailako artisau-txokolatea arrazoizko prezioetan eskuratzea.

Neurrian kontsumitzen bada, bizimodu osasungarriaren parte izan daiteke.

 

Zergatik sartu gure dietan?

Gure dietan txokolatea sartzeak hainbat onura dakarzkio osasunari, betiere neurriz kontsumitzen bada. Esan bezala, gozamen hau oso adikzio osasungarria bihurtu da.

Edozelan ere, txokolate ona aukeratu behar da. Ahal dela, aukera itzazu kalitate handiko osagai naturalekin egindako artisau-proposamenak. Ziurtatu kakao-eduki handia duela eta azukre eta bestelako gehigarri gutxi.

Era berean, jatorria ere kontuan hartu. Bilatu jatorri bakarreko kakaoa eta azukre naturala bezalako osagaiak. Erreparatu bere testurari, leuna eta zeta-antzekoa izan behar baitu. Adi aromari, nota konplexu eta sotilei lehentasuna emanez.

Aztertu osagaien zerrenda, beharrezkoak ez diren osagaiak saihesteko. Aukeratu jardunbide jasangarriak eta etikoak dituzten ekoizleak. Bilatu bidezko merkataritzaren eta merkataritza organikoaren ziurtagiriak, ahal bada. Azkenik, fidatu zure ahosabaiaz eta dastatu hainbat aukera gehien gustatzen zaizun txokolatea aurkitu arte.

 

Aukeratu txokolate naturalak BBK Azokaren online dendan

Gure online dendan salgai ditugu Kaitxoren txokolate naturalak.

Balmasedatik, hainbat barietate eskaintzen dituzte, hala nola beltza, zuria pistatxo karamelizatuekin, zuria zitrikoekin eta gatzarekin, txokolatea esnearekin, baita barietate berritzaileak ere, hala nola txokolatea esnearekin erregaliz eta bioletekin.

Dastatzera animatzen zara?

 

Ezagut itzazu BBK Azokako produktuak kontsumitzean sortzen dituzun onurak

BBK Azokako baserritarrek osatzen duten sareko tokiko produktuak kontsumitzea barazkiak, kontserbak edo ogia eskuratze hutsa baino askoz gehiago da. Hainbat aldetatik onurak dakartzan keinua da.

Babestu tokian tokiko ekonomia

Hurbileko elikagaien kontsumoa estrategia baliotsua da tokiko eta lurraldeko ekonomia indartzeko. Etxetik gertu landatutako eta ekoitzitako produktuak aukeratzean, kontsumitzaileek zuzenean laguntzen dute Bizkaiko garapen ekonomikoan, bertoko nekazari eta ekoizleei lagunduz. Hauek dira onurarik nabarmenenak:

  1. Tokiko ekonomia suspertzea: tokiko produktuak erostean, zuzenean laguntzen zaie lurraldeko ekoizleei eta negozioei, eta horrek enplegua mantentzen eta sortzen laguntzen du. Era berean, hainbat negozio-eredu sortzea sustatzen da.
    Gainera, baserritar asko ekintzaileak dira, eta beren lanaren sortzaileak.
    Bestalde, tokiko produkzio-proiektu hauen inguruan hainbat funtzio eta lan sortzen dira, eta, beraz, zeharka, lan- eta ekonomia-ehuna indartzen da.
    Horrek guztiak garapen ekonomikoari eta komunitatearen oparotasunari laguntzen dio.

  2. Garraio-kostuak murriztea: tokiko eta hurbileko produktuak direnez, garraio gutxiago behar da kontsumitzailearengana iristeko. Beraz, banaketa-kostuak txikiagoak dira. Baita ekoizpenarenak ere, prozesuaren zati batzuetan aurreztu egiten baita.

 

Gizarte-garapena eta komunitatea indartzea

Gainera, jardunbide horrek berebiziko garrantzia du garapen iraunkor edo jasangarriaren sustapenean, baita gizarte-eremuan ere. Lurraldeko ekoizleei eta negozioei laguntzen diezunez, komunitate-harremanak sendotzen laguntzen ari zara, eta gizarte-kohesio handiagoa sustatzen.

  1. Komunitatea indartzea: zuk BBK Azokako produktuak kontsumitzeari esker, kontsumitzaileen eta ekoizleen arteko konexio handiagoa sustatzen duzu, komunitate- eta lankidetza-zentzua sortuz. Horrek komunitateko kideen artean konfiantza eta elkartasun handiagoa ekar dezake.

  2. Tokiko kultura zaintzea: tokiko produktuek kultura eta tradizio propioak ere islatzen dituzte. Horiek kontsumitzean, tokiko kultura-ondarea zaintzen eta sustatzen laguntzen da. Kultura- eta gizarte-transmisioaren eginkizun garrantzitsuan laguntzen duzu.

  3. Landa-biztanleria mantentzea eta zaintzea: zure kontsumoarekin, populazio-indizeek eta biztanleek bere horretan jarrai dezaten laguntzen duzu, landa-eremuetako jendeek beste eremu batzuetara bizitzera joan beharrik izan ez dezaten, beren eremuan bizitzeko eta garatzeko modua dutelako.
    Beraz, landa-garapenean laguntzen ari zara.

 

Ingurumen-onurak
 

Tokiko produktuak aukeratzeak ekonomian eta gizartean eragin positiboa izateaz gain, berebiziko garrantzia du ingurumenaren babesean ere. Gure lurraldean ekoitzitako elikagaiak eta ondasunak aukeratzean, ekarpen nabarmena egiten da hainbat alderditan: 

  1. Karbono-aztarna murriztea: produktuek beren jatorritik kontsumitzailearenganaino egin behar duten distantzia murriztean, garraioari lotutako berotegi-efektuko gasen emisioa murrizten da, eta horrek klima-aldaketa arintzen laguntzen du.

  2. Jardunbide jasangarriak sustatzea: gure baserritarrek ingurumena errespetatzen duten eta baliabide naturalak kontserbatzen dituzten ekoizpen-metodo iraunkor edo jasangarriagoak erabiltzen dituzte. Produktu horiek babestean, nekazaritza eta arrantza jasangarriagoak sustatzen dira.

 

Zer egiten dugu BBK Azokatik tokiko kontsumoa sustatzeko

BBK Gizarte Ekintzak duela hamarkada batzuetatik konpromiso estua du Bizkaiko lehen sektorearekin. Laguntza hori mota eta alderdi desberdinetako ekimen eta ekintzetan gauzatzen da:

  • Azokak antolatzea: ekitaldi hauek, 70 baino gehiago urte osoan zehar eta Bizkaia osoa hartzen dutenak, bertoko ekoizleek euren produktuak zuzenean kontsumitzaileei aurkeztu eta saltzeko plataforma bat eskaintzen dute, zuzeneko harremana eta gardentasuna sustatuz.

  • Online salmenta-plataforma bat eskura jartzea: BBK Azokaren online denda tresna eta salmenta-kanal bikaina da baserritarrentzat eta herritarrentzat, eta ustiategietako produktuak salerostea errazten du.

  • Informazioa eta ikusgarritasuna eskaintzea: gure komunikazio-kanalak horren froga dira. Helburua baserritarrak eta haien proiektuak ezagutaraztea, sentsibilizatzea eta ikusgarritasuna eskaintzea da.

  • Herritarrak sentsibilizatzea: tokiko produktuen kontsumoaren onurak nabarmentzea eta kontsumitzaileak gure lurraldeko ekoizleei laguntzeko motibatzea bilatzen duten kontzientziazio-ekintzak dira gure ekimenak eta proiektuak.

 

Horrela, BBK Azoka baserritarren eta herritarren arteko zubia gara.

INICIAR SESIÓN

Produktua saskira sartu da

1