Baserritik etxera: BBK Azoka

BBK-k martxan jarri du BBK Azoka, Bizkaiko baserritarren nekazaritza-produktuak zuzenean, bitartekari barik, kontsumitzaileari eskaintzen dizkion online salmenta-webgunea. Zuzeneko kanal honek hasteko 25 ekoizle ditu, besteak beste barazki, gazta, ezti, arrain-kontserba, haragi, hestebete, sagardo eta txakolina eskaintzen dituztenak.

BBK Azoka proiektuak Bizkaiko nekazaritza-ekoizpen eredua ere ezagutarazi nahi du. Alegia, ustiategi txiki hauetan baserritarrek arduraz eta mimoz jagoten dituzte prozesuaren urrats guztiak, kalitate bikaineko azken produktua lortu arte. 

Webgunean daude, halaber, nekazaritzako azoken egutegiak, erreportajeak eta ekoizleekin elkarrizketak, sasoiko produktuekin errezetak, eta atal berezi bat proiektu ireki honetan sartu nahi duten ekoizleentzat. 

BBK Azoka 2016ko apirilaren 21ean aurkeztu da Bilboko Areatzan, eta BBK-k honetarakoxe jarri dituen azoka-etxolen esparruan izan dira Xabier Sagredo, BBKko lehendakaria, Leire Aragón, erakundeko Gizarte Ekintzaren zuzendaria, eta Iratxe Uriarte, erakundeko Lehen Sektorearen arduraduna. Aurkezpenaren ondoren, BBK Azokako produktuak eskaini dira dastatzeko.

www.bbkazoka.eus

Ekinbide hau  Bizkaiko lehen sektoreari BBK-k etengabe ematen dion laguntzaren barruan sartzen da, kontsumo arduratsu eta iraunkorraren alde egiten duen ahaleginean.

INICIAR SESIÓN

Produktua saskira sartu da

1