- Blog
- Sektorearen Egungo Albisteak
- Periko Gorostiza
Periko Gorostiza
“Baserritarrak saltzen ikasi behar du”
Bizkaiko baserrietan egiten den jarduera, elikagai hartu berriak, kalitatezkok eta zaporetsuak emateaz gain, Bizkaiko kultura-nortasunaren parte da.
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza elementu estrategikoak dira ekonomiarentzat eta horien bultzadak garapen iraunkorrean eta gizarte-erantzukizunean laguntzen du. Arrazoi horiengatik, BBK-k bere fundaziotik ekinbide asko gauzatu ditu, lehen sektoreari laguntzeko, lehiakortasuna gehitzeko eta hazkundea sustatzeko diseinatuak.
Lehen sektorea sustatzeko tradizio hau istorio pertsonal eta izen bereziz josia dago, beren ezagutza eta eskarmentua Bizkaiko nekazaritzaren garapenaren zerbitzura jarri dituztelarik. Izen horietako bat Periko Gorostiza albaitariarena da, BBK-rekin batera sektoreari laguntzen jarduna 1970eko hamarkadatik.
“Beren sorreratik, BBK-k (eta lehenago bere aurrekoek, Bizkaiko Aurrezki Kutxak eta Bilboko Udal Aurrezki Kutxak) ekintza eta baliabide ugari bideratu ditu Bizkaiko lehen sektorearen alde. Batez ere, abeltzaintza, landare-mundua, basogintza eta arrantza bultzatu izan ditu BBK-k, ekoizpenak hobetzeko eta ustiapenak errentagarri bihurtzeko", esan du Perikok.
Lehenengo ekintzen helburua ekoizpena optimizatzea zen. “Ekoizpenaren eremuan lortu dena ustiapenen errentagarritasun positiboa izan da. Horietako asko ez ziren teknologian eguneratuko, eta honek gehiago eta kalitatea handiagokoa ekoiztea ekarri du", zehaztu du.
XXI. mendearen bigarren hamarkada honetan, erronka nagusia merkaturatzea da, eta arlo horretara zuzendu du BBK-k bere ahalegin handiena; sustatu duen nekazaritza-azoken ereduan "zuzeneko salmenta izan da faktore nagusia".
Periko Gorostizak Proganosa-n egin du bere ibilbidea; erakunde horrekin behar egiten du BBK-k lehen sektoreari laguntzeko, eta Periko plataforma honetatik egon da konprometitua nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza bultzatzeko erakundearen ekinbide handietan, adibidez, ardi eta abelgorrien saneamendu-kanpainetan eta azoken antolaketan.
Gaur egun bizi dugun gizarte-eraldaketak estrategia berriak planteatzera garamatza baserria eta kontsumitzailea elkarrengana hurbiltzeko, eta testuinguru honetan sortu da BBK Azoka plataforma digitala.
“Orain hasten den merkaturatze-eredu hau sintonian dago egungo gizartearen eskaerarekin, ahalik eta osasungarriena eta naturalena jan gura baitu, geure lurreko produktuak, eta beharra, familia eta gizarte-bizitza bateragarri eginez”, dio Gorostizak.
Perikok uste du gaur egun erronkak merkataritza-arloan daudela. “Etengabeko harremana izan dugu baserritarrarekin zubiak eraikitzeko. Nik uste ekoizpenean lortu dela, eta orain merkaturatzea falta da. Baserritarrak saltzen ikasi behar du. Proiektu berri honek gura du lehen sektoreak urrats hau egitea zuzeneko eta bitartekari bako online salmentarantz. Baikorra naiz. Martxan jarri ditugun ekinbide guztiek aurrera egin dute eta honek ere egingo du” gogoetarekin amaitu du.
21/12/2015 Kategoriak: Sektorearen Egungo Albisteak Etiketak: