Ogiari buruzko bost egia eta gure online dendako eskaintza

Ogia, hainbat formatutan eta zerealekin egindako elaborazioetan, gure dieta aberasteko eta dibertsifikatzeko modu egokia da.

Gure online dendako produktu izarretako bat da, eta askotariko ogiak eskaintzen ditugu bertan.

Artikulu honetan, ogiaren eta bera egiteko moduaren inguruko hainbat ezaugarri eta bitxikeria partekatuko dizkizugu, aukeratzen laguntzeko.

Ogiari buruzko bost baieztapen

1 Ogia egiteko oinarrizko osagai gutxi behar dira: irina, ura, legamia eta gatza. Hala ere, oratzeko, legamiatzeko eta egosteko teknikek markatzen dute aldea ogiaren testuran eta zaporean.

2 Ogia elikagai aberatsa da zuntzetan, karbohidrato mineraletan (kaltzioa, burdina, fosforoa, potasioa, magnesioa, sodioa, iodoa eta zinka, B bitamina) eta landare-jatorriko proteinetan. Elikagai asko eskaintzen dituen produktu bakarra.

3 Osasungarriena jatorri biologikoko irin integralarekin egindakoa da, ama legamiarekin legamiatua, eskuz oratua eta egur-labean egosia. Zaila da hain produktu purua aurkitzea. Gure baserritarrek prestatutakoen aldeko puntu bat.

4 Osasunaren Mundu Erakundeak egunean 250 gr kontsumitzea gomendatzen du. Ogiaren kontsumoa egun osoan zehar banatzea ere gomendatzen da, gure gorputzak bere elikagai guztiak balia ditzan. 

5 Gari-irinez egindako ogiak samurrak eta harroak dira. Baina beste zereal batzuk ere erabil daitezke ogia egiteko, hala nola zekalea, artoa, espelta edo gari ernamuindua; edo baita haziak, olioa, fruitu lehorrak eta barazki batzuk ere (berakatza eta tipula). Ogi horiek gozoak dira eta mineralen, koipeen eta proteinen plusa ematen dute.

Gure online dendako ogi-barietateak

Gure online dendan hainbat irin eta osagaiz egindako ogi-aukera zabala eskaintzen dizugu; bi egilerenak dira: Saratxaga eta Artesa okindegia.

Saratxaga ogiak egur labean: aste osoan egin daitezke eskaerak eguen edo ostegunera arte, bariku edo ostiraletan jasotzeko.

Artesa okindegiak ere hainbat barietate eskaintzen dizkigu, banaketa asteazkenetan eta zenbait barietatetan ostiraletan ere egiten duela:

Ikusten duzunez, nahikoa da eskaera entrega-eguna baino 24 ordu lehenago egitea, eta ogi egin berri horiez gozatu ahal izango duzu.

Probatzera animatzen zara?

INICIAR SESIÓN

Produktua saskira sartu da

1