- Blog
- Sektorearen Egungo Albisteak
- Nola sortzen dituzu onurak BBK Azokan tokiko produktua kontsumitzeagatik?
Nola sortzen dituzu onurak BBK Azokan tokiko produktua kontsumitzeagatik?
Globalizazioa nagusi den aroan, tokiko produktuen kontsumoa ikuspegi iraunkorra eta kontzientea sustatzen duen joera gisa azaleratzen da. Jardunbide horrek ekonomia indartzen du eta ingurumen-jasangarritasuna eta gizarte-ongizatea sustatzen ditu. Etxetik gertu ekoitzitako produktuak aukeratzean, kontsumitzaileek zeregin aktiboa jokatzen dute ingurune naturala babesteko.
Tokiko produktuak inportatutakoen ordezko aukera erakargarri bat dira, askotan garraioak eta masako ekoizpenak ingurumen- eta ekonomia-kostu handiagoak eragiten baitituzte. Horrela, garraioari lotutako karbono-aztarna murrizten da eta ekoizle eta negozio txikiei laguntzen zaie, horiek baitira tokiko ekonomiaren funtsezko zutabeak.
Gainera, tokiko produktuak freskoagoak eta kalitate handiagokoak izaten dira, eta horrek kontsumitzaileen osasunari eta aho-sabaiari mesede egiten die. Tokiko ekoizleei laguntza ematean, praktika edo jardunbide jasangarrien jarraitutasuna bultzatzen da, eta kontsumitzaileen eta beraien elikagai- eta ondasun-iturriaren artean harreman estuagoa sustatzen da.
Ezagutu BBK Azokako produktuak kontsumitzeak dakartzan onurak
BBK Azokako baserritarrek osatzen duten sareko tokiko produktuak kontsumitzea barazkiak, kontserbak edo ogia erostea baino askoz gehiago da. Hainbat aldetatik onurak dakartzan keinua da.
Tokiko ekonomiari laguntzea
Hurbileko elikagaien kontsumoa estrategia baliotsua da tokiko eta lurraldeko ekonomia indartzeko. Etxetik gertu landutako eta ekoitzitako produktuak aukeratzean, kontsumitzaileek zuzenean laguntzen diote Bizkaiko garapen ekonomikoari, bertako nekazari eta ekoizleei lagunduz. Hauek dira onurarik nabarmenenak:
-
Tokiko ekonomia suspertzea: tokiko produktuak erostean, zuzenean lurraldeko ekoizleei eta negozioei laguntzen zaie, eta horrek enplegua mantentzen eta sortzen laguntzen du. Era berean, hainbat negozio-eredu sortzea sustatzen da.
Gainera, baserritarretako asko ekintzaileak eta beren lanaren sortzaileak dira.
Bestalde, tokiko produkzio-proiektu horien inguruan hainbat funtzio eta lan sortzen dira, eta, beraz, zeharka, lan- eta ekonomia-ehuna ere indartzen da.
Horrek guztiorrek garapen ekonomikoari eta komunitatearen oparotasunari laguntzen die. -
Garraio-kostuak murriztea: tokiko eta hurbileko produktuak direnez, garraio gutxiago behar da kontsumitzailearengana iristeko. Beraz, banaketa-kostuak txikiagoak dira. Baita produkzioaren kostuak ere, aurreztu egiten baita prozesuaren zati batzuetan.
Gizarte-garapena eta komunitatea indartzea
Gainera, praktika horrek berebiziko garrantzia du garapen iraunkor edo jasangarriaren sustapenean, baita gizarte-eremuan ere. Lurraldeko ekoizleei eta negozioei laguntzen diezunez, komunitate-harremanak sendotzen ari zara, eta gizarte-kohesio handiagoa sustatzen.
-
Komunitatea indartzea: BBK Azokako produktuak kontsumitzeari esker, kontsumitzaileen eta ekoizleen arteko konexio handiagoa sustatzen duzu, komunitate- eta lankidetza-zentzua sortuz. Horrek komunitateko kideen arteko konfiantza eta elkartasun handiagoa ekar dezake.
-
Tokiko kultura zaintzea: tokiko produktuek kultura eta tradizio propioak ere islatzen dituzte. Horiek kontsumitzean, tokiko kultura-ondarea zaintzen eta sustatzen laguntzen da. Kultura- eta gizarte-transmisioaren eginkizun garrantzitsuan laguntzen duzu.
-
Landa-biztanleria mantentzea eta zaintzea: zure kontsumoarekin, populazio-indizeak eta biztanleak bere horretan mantentzen laguntzen duzu, landa-eremuetako biztanleek beste eremu batzuetara bizitzera joan beharrik izan ez dezaten, beren eremuan bizitzeko eta garatzeko modua dutelako.
Beraz, landa-garapenean laguntzen ari zara.
Ingurumen-onurak
Tokiko produktuak aukeratzeak ekonomian eta gizartean eragin positiboa izateaz gain, berebiziko garrantzia du ingurumenaren babesean. Geurea lurraldean ekoitzitako elikagaiak eta ondasunak aukeratzean, ekarpen nabarmena egiten da hainbat alderditan:
-
Karbono-aztarna murriztea: produktuek jatorrizko lekutik kontsumitzailearenganaino egin behar duten distantzia murriztean, garraioari lotutako berotegi-efektuko gasen emisioa murriztu egiten da, eta horrek klima-aldaketa arintzen laguntzen du.
-
Jardunbide jasangarriak sustatzea: gure baserritarrek ingurumena errespetatzen duten eta baliabide naturalak kontserbatzen dituzten ekoizpen-metodo iraunkor edo jasangarriagoak erabiltzen dituzte. Produktu horiek babestean, nekazaritza eta arrantza jasangarriagoak sustatzen dira.
Zer egiten dugu BBK Azokatik tokiko kontsumoa sustatzeko
BBK Gizarte Ekintzak duela hamarkada batzuetatik konpromiso estua du Bizkaiko lehen sektorearekin. Laguntza hori hainbat mota eta itxuratako ekimen eta ekintzetan gauzatzen da:
-
Azoken antolaketa: ekitaldi hauek, 70 baino gehiago urte osoan zehar eta Bizkaia osoa hartzen dutenak, bertako ekoizleek euren produktuak zuzenean kontsumitzaileei aurkeztu eta saltzeko plataforma bat eskaintzen dute, zuzeneko harremana eta gardentasuna sustatuz.
-
Online salmenta-plataforma bat eskuragarri jartzea: BBK Azokaren online denda tresna eta salmenta-kanal bikaina da baserritarrentzat eta herritarrentzat, eta ustiategietako produktuak salerostea errazten du.
-
Informazioa eta ikusgarritasuna eskaintzea: gure komunikazio-kanalak horren froga dira. Helburua baserritarrak eta haien proiektuak ezagutaraztea, sentsibilizatzea eta ikusgarritasuna eskaintzea da.
-
Herritarrak sentsibilizatzea: gure ekimenak eta proiektuak tokiko produktuen kontsumoaren onurak nabarmentzea eta kontsumitzaileak gure lurraldeko ekoizleei laguntzera motibatzea bilatzen duten kontzientziazio-ekintzak dira.
Horrela, BBK Azoka baserritarren eta herritarren arteko zubia gara.
03/06/2024 Kategoriak: Sektorearen Egungo Albisteak Etiketak: