Nola gozatu Gabonez tokiko eta hurbileko produktuekin

Gabonak edo Eguberriak ospatzeko eta elkartzeko garaia da, eta mahai onaz gozatzea gustatzen zaigu. Hala ere, azken urteotan agerian geratu da kalitatezko elikagaiak eta jasangarriak kontsumitzearen garrantzia. 

Alde horretatik, BBK Azokatik asko dugu zuri kontatzeko eta eskaintzeko. Lehen sektoreko elikagaiek, tokikoak eta hurbilekoak direnek, hainbat abantaila eskaintzen dituzte, eta horregatik aukera bikaina dira jaiegun hauetarako.

Zure hautaketan eta aukeraketetan lagun diezazukegu. Are gehiago, produktu horiek ortu edo baratzetik edo lantegitik zure mahaira iritsarazi ditzakegu, oso erraz, gainera.

Tokiko produktuak mahaira Gabonetan

Gure BBK Azoka plataforman dauden lehen sektoreko elikagaiak zuzenean baserri edo nekazaritza- edo abeltzaintza-ustiategitik datoz, edo prozesu naturalen bidez egiten dira, horrela kalitate eta freskotasun handia bermatuz. 

Baserritarrek, bertoko ekoizleek, Enkarterrietatik Lea Artibairaino, lan handia egiten dute kalitatezko produktu ugari eskaintzeko. Kontserbak, esnekiak eta gaztak, eztia, gozokiak, haragiak eta deribatuak, lekaleak, fruitu lehorrak, ogia, garagardoak, likoreak, … eskuragarri daude gure plataforman, eta klik gutxi batzuekin egin daitezke eskaerak.

Eta Gabonak aukera ezin hobea dira produktu horiek eskuratzeko eta mahaiko osagai izateko.

Mahaira bai, baita oparitzeko ere

Gure produktuak ez dira soilik Gabonetako menuak egiteko aukerarik onenak. Gainera, gure plataforman produktu-saskiak ere baditugu, eta aukera bikaina izan daitezke senideentzako eta lagunentzako Gabonetako opariak egiteko. Enpresako gabonsari izaten diren otarrak, profesionalentzako opariak, konpromiso korporatiboak eta abar egiteko ere aukera daitezke.

Gabonetan  BBK Azokako produktuak kontsumitzearen onurak 

Azaldutako guztiaz gain, Gabonetan BBK Azokako produktuak kontsumitzeak hainbat onura dakartza.

Kalitate ziurtatua

Aipatu dugun bezala, gure ekoizleek mimoz lan egiten dute eta industria-eraldaketako prozesurik erabili ez dutelaren bermea da, eta horrek kalitate eta freskotasun handia bermatzen du. Tokiko produktuak baldintza onenetan landatzen edo hazten dira, ziklo naturalak errespetatuz. Horrek ahogozo biziagoa eta testura zaporetsuagoa ematen du.

Aukera osasungarriagoa

Horren ondorioz, BBK Azoka osatzen duten produktuak aukera osasungarria dira, ez baitute kontserbagarririk edo bestelako gehigarri artifizialik izaten.

Sasoiko produktuen kontsumoa

Sasoiko produktuak heldutasun-unerik onenean batzen dira, eta, beraz, zapore eta testura paregabeak dituzte.

Tokiko ustiategiei eta jarduerei laguntzea

Gure plataformako produktuen kontsumoa gure baserritarrek beren jarduerari eutsi ahal izateko modu bat da, negozio- eta bizi-eredu bat. Gehienetan, gainera, negozio txikiak edo ekintzailetza-proiektuak izaten dira.

Lankidetza tokiko ekonomian

Gainera, mota horretako jarduerak bultzatzea tokiko ekonomian laguntzeko eta sare ekonomiko eta soziala bultzatzeko modu bat da.

 

Ikusten duzunez, Gabonetan ere BBK Azokako produktuak kontsumitzea aukera ona da zentzu guztietan.

INICIAR SESIÓN

Produktua saskira sartu da

1