Kiwiaren onurak, jatera bultzatuko zaituztenak

Kiwia euskal fruta bat ez den arren, gure geografiako zenbait eremu ezin hobeak dira kiwiak landatzeko eta duela zenbait hamarkada horrek baserritarrak erakarri zituen, eta berrikuntzara eta produktu hau landatzera animatu ziren.

Gaur gure dietaren parte da, eta berari buruzko gauza interesgarri batzuk kontatuko dizkizugu.

Kiwiari buruzko bitxikeriak

Landareari actinidia deliciosa deitzen zaio, nahiz eta normalean kiwi, kivi edo aktinidia bezala ezagutzen dugun. Jatorriz Txinako eremu handi bateko landare igokaria da, batez ere Yangtsé ibaiaren haraneko basoetakoa. 1904an sartu zen Zeelanda Berrian, eta, ordutik, eskualde epel askotan landu izan da bere fruitu jangarriengatik.

«Kiwi» izena Zeelanda Berrian eman zioten, ziur aski biloz estalitako fruituaren eta kiwi hegaztiaren artean dagoen oso zelanbaiteko antzekotasunagatik.

Fruitua obalo formako baia bat da, 6,25 cm luze gutxi gorabehera. Azal mehea du, berde arre kolorekoa, eta kolore marroiko iletxo zurrun eta laburrez trinko estalita dago. Mamia, erabat heldu arte sendoa, berde distiratsua da eta hazi beltz ñimiñoak ditu bihotz zurixka baten inguruan. Zapore sub azidoa du nahiko azidora jota, andere-mahatsaren edo marrubiaren antzekoa.

Kiwiaren onurak

Kiwiak onura ugari ditu, eta horietako batzuk azalduko dizkizugu, ahalik eta etekinik handiena atera diezaiozun eta zure dietan sar dezazun.

1 Idorreria kasuan laguntzen duen zuntz-iturria

Bere onurarik ezagunena da ziur asko. Kiwiak zuntz-kantitate handia eta askotariko nutrienteak ematen ditu. Eta, aldiz, oso kaloria gutxi ditu. Pieza batek 55 kkaloria besterik ez du.

Ematen duen zuntza disolbagarria zein disolbaezina da, eta horrek hesteetan iragaitea errazten du. Eta kolesterola, triglizeridoak eta odoleko azukrea erregulatzen ere laguntzen du. Gainera, hesteetako mikrobiotarako zuntz onuragarriak dira.

2 Bitaminetan ere aberatsa da

Bazenekien kiwi batek zure organismoak egunean behar duen C bitamina kopurua ematen dizula?

Bitamina horiek ahalmen antioxidatzaile handia ematen diote. Gainera, luteina eta zeaxantina, klorofila edo konposatu fenolikoak ditu.

Horiek guztiak indartu egiten dira elkarren artean, eta kiwia defentsen aliatu handi bihurtzen dute, bai eta zelulen zahartzearekin lotutako gaixotasunak ―hala nola minbizia, nahasmendu kardiobaskularrak, obesitatea eta diabetesa― prebenitzeko laguntza ere. Luteina eta zeaxantinan duen aberastasunagatik, ikusmenerako ere onurak ditu kiwiak, begi-lausoetatik edo makula-endekapenetik babestuz. 

Baina are gehiago. Kiwiak azido folikoaren kantitate handia du, 29.3 ug. 

3 Bere digestio-entzimek digestioan laguntzen dute

Kiwiak aktinidina izeneko digestio-entzima bat du. Bere zuntzarekin batera, digestioari laguntzen dion fruta bihurtzen dute kiwia.

Kiwiaren aktinidinak beste elikagai batzuen proteinak digeritzen laguntzen du. Beraz, digestio arinagoak egiten laguntzen du, baita astuntasuna, gastritisa eta gasen eraketa prebenitzen ere.

4 Bihotz eta hezurrentzat ere ona da

Bitaminez gain, kiwia aberatsa da mineraletan, hala nola kaltzioan (25 mgr), potasioan eta magnesioan. Konbinazio hori onuragarria da hezur-osasunerako eta osasun kardiobaskularrerako.

Triglizeridoen mailak kontrolpean mantentzen lagun diezaguke. Eta potasioak likidoak kentzen laguntzen du eta gatzaren eragina orekatzen du. 

5 Asmaren aurkako babesa

Hau izango da, segur aski, gehien harrituko zaituen onura. Izan ere, fruta eta barazki freskoen kontsumo handiagoa eta asmaren aurkako babes handiagoa erlazionatzen ditu Nutrients aldizkarian argitaratutako analisi batek. 

Zehazki, C bitaminan aberatsak diren fruten, adibidez kiwiaren, kontsumoa sintomen murrizketarekin lotzen du ikerketa batek, ikertzaile italiarrek Thoraxen argitaratuak.

Kiwi ekologikoak BBK Azokan

BBK Azokan kiwi ekologikoen bi hornitzaile ditugu: Uxarbeiti baserria, Igorren; eta Mendiko kiwia, Orozkon.

Kiwiaren onura handiei buruz esandako guztiari kiwi ekologikoen kasuan are gehiago gehitu behar zaizkio.

Horietako batzuk aipatuko dizkizugu:

  • Beren funtsezko mantenugai batzuetatik besteek baino gehiago dute.

  • C bitamina kopuru handiagoa: Valentziako Unibertsitate Politeknikoko ikerketa batek, nekazaritza ekologikoan aditua den Lola Raigón ingeniari agronomoaren taldeak eginak, erakusten du kiwiaren aberastasuna C bitaminan are handiagoa dela pestizida barik hazitako kiwian. Ekoizpen ez-ekologikokoak baino ur gutxiago duenez, oro har kiwi ekologikoak balio energetiko handiagoa eta mantenugai-kontzentrazio handiagoa izaten du, besteak beste, C bitamina antioxidatzailean % 4 gehiago ematen du.

Mineral kopuru handiagoa: kiwi ekologikoak % 25 kaltzio gehiago eta % 5 potasio gehiago izaten du kiwi ez-ekologiko edo arruntak baino. Datu horiek ere Valentziako Unibertsitate Politeknikoko Lola Raigónen taldeak egindako azterketa horretatik atera dira.

INICIAR SESIÓN

Produktua saskira sartu da

1