- Blog
- Sektorearen Egungo Albisteak
- Jogurta, behi-esnea kontsumitzeko modurik osasungarriena eta osasun-unibertso bat koilarakada bakoitzean
Jogurta, behi-esnea kontsumitzeko modurik osasungarriena eta osasun-unibertso bat koilarakada bakoitzean
Jogurta, milaka urteko elikagaia, esnea hartzitzetik sortua, postre hutsa edo gosari azkarra baino askoz gehiago da. Koilarakada bakoitzean osasun-unibertso bat da, naturaren oparia, gure organismoarentzat onuraz betea.
Esnea ez bezala, bakterio onuragarriek eraldatua da jogurta. Bakterio horiek zapore garratza eta testura krematsua emateaz gain, digeritzeko errazagoa den eta nutrizio-balio handiagoa duen elikagai bihurtzen dute.
Jogurta, mantenugaien altxorra
Jogurta kaltzio-iturri aparta da, funtsezko minerala hezur eta hortz sendoak izateko. Gainera, kalitate handiko proteinak, B taldeko bitaminak, fosforoa eta potasioa ditu.
Baina jogurta benetan berezi egiten duena probiotikoetan duen aberastasuna da, eta gure hesteak kolonizatzen dituzten eta onura ugari ekartzen dizkiguten mikroorganismo biziak dira horiek:
-
Digestioa eta mantenugaien xurgapena hobetzen dute: elikagaiak deskonposatzen eta mantenugaiak, bereziki kaltzioa, hobeto asimilatzen laguntzen dute probiotikoek.
-
Immunitate-sistema indartzen dute: patogenoen aurkako babes-hesi gisa jokatzen dute probiotikoek, infekzioak eta gaixotasunak izateko arriskua murriztuz.
-
Idorreriari aurre egiten diote: hesteetako zirkulazioa erregulatzen dute probiotikoek, idorreria prebenituz eta hesteetan flora osasuntsua sustatuz.
-
Pisua kontrolatzen laguntzen dute: ikerketa batzuek iradokitzen dutenez, pisua galtzen edo pisu osasuntsua mantentzen lagun dezake jogurtaren kontsumoak.
-
Gaixotasun batzuen arriskua murrizten dute: zenbait gaixotasunen ―besteak beste, osteoporosiaren, 2 motako diabetesaren eta minbizi mota batzuen― arrisku txikiagoarekin lotu izan da jogurtaren kontsumoa.
Jogurt-barietate desberdinak
Gaur egun, jogurten aukera zabala dago, eta, horri esker, gure beharrizanetara eta lehentasunetara ondoen egokitzen dena aukera dezakegu. Garrantzitsua da etiketak irakurtzea jogurt naturala, azukre erantsirik eta edulkoratzaile artifizialik gabea, eta kalitate handiko esnearekin egina aukeratzen dugula ziurtatzeko.
Azter ditzagun hainbat jogurt-mota.
Elaborazioaren arabera
Jogurt naturala: aukerarik osasungarriena
Esne hartzituarekin egiten da, ohiko anduiekin (lactobacillus eta streptococus). Bere zapore garratza areagotu egiten da denborarekin.
Merkatuan askotariko jogurtak daude, baina haien onurak ahalik eta gehien aprobetxatzeko, garrantzitsua da jogurt naturala, azukre erantsirik eta edulkoratzaile artifizialik gabea, aukeratzea.
Jogurt naturala aukerarik puruena eta osasungarriena da, bere nutrizio-propietate guztiak bere horretan, osorik, mantentzen baititu.
Jogurt greziarra edo bulgariarra
Esne-gainarekin aberastutako eeesne osoarekin egina. Jogurt naturalak baino hiru aldiz koipe gehiago du.
Bifidus jogurta
Esne hartzitua bifidusekin, eta askotan esne-gainarekin aberastua. Ez litzateke jogurta deitu behar, ez baititu bi hartzigarri klasikoak.
Jogurt likidoa
Azukretutako eta artifizialki usaingozatutako esne osoarekin egina.
Jogurta frutekin
Azido sorbikoa du kontserbatzaile gisa, eta horrek hartzigarrien bizitasuna murriztu dezake. Erabilitako fruta ez da kalitate onenekoa izaten.
LC1 jogurta
Lactobacillus acidophilus-en andui berezi batez hartzitutako esnea, hesteetara erraz iristen dena.
L CASEI INMUNITAS jogurta
Kefirrean dagoen bakterio laktiko bat dauka.
Kefirra
Kaukasoko jogurta. Esne freskoari gehitzen zaizkion kefir-boletatik abiatuta prestatzen da. Emaitza ez da jogurta bezain trinkoa, eta gatzatutako partikulak txikiagoak dira; horrek digestioa errazten du.
Etxeko jogurta: artisauzko plazera
Zale amorratuenentzat, etxean jogurta egiteko aukera dago, esperientzia atsegina, osagaiak % 100ean kontrolatzeko eta produktu fresko eta pertsonalizatuaz gozatzeko aukera ematen digu eta. Esne freskoarekin eta lactofilus hartzigarriarekin egiten da.
Jogurt industriala
Esne-hautsa, esne pasteurizatu osoa, gaingabetua edo kontzentratua, edo esne-gain pasteurizatua erabiliz egina. Azukreak, edulkoratzaile artifizialak, frutak, zukuak edo aromatizatzaileak izan ditzake.
Jatorriaren arabera
Jogurt ekologikoa
Abeltzaintza ekologikotik dator: behiak ez dira pentsuekin elikatzen, ez da esne-ekoizpena behartzen, ez dute hormonarik hartzen, agresiboak ez diren sendagaiekin tratatzen dira eta libre bazka daitezke.
Etxeko jogurta: artisauzko plazera
Zale amorratuenentzat, etxean jogurta egiteko aukera dago, esperientzia atsegina, osagaiak % 100ean kontrolatzeko eta produktu fresko eta pertsonalizatuaz gozatzeko aukera ematen digu eta.
Beste batzuk
Jogurt gaingabetua: koipe gutxikoa.
Zenbat aldaera, ezta?
Kalitate goreneko jogurtak BBK Azoka online dendan
BBK Azokaren online dendan bi ekoizlek egindako jogurtak ditugu:
Errotik Etxanoko Gaztaie jogurta
Errotik Etxanoko Gaztaie jogurta modu naturalean eta artisau-eran egiten da, bere behien esnearekin soilik. Etxanoko belardietan bazkatutako behiak dira kalitatezko esnearen oinarria.
Gaztandegi moderno eta funtzional batean egiten dira.
A2 A2 Txikiñena
A2 A2 esnea behiek ekoitzitako esnea da, baina, beren genetika naturala dela eta, ez dute esnearen kontsumoarekin lotutako digestio-arazo askoren proteina eragilea. Naturalki aukeratutako A2 behietatik datorren esnea da, ezer gehitu edo kendu barik.
Anima zaitez eta dasta itzazu!
01/07/2024 Kategoriak: Sektorearen Egungo Albisteak Etiketak: