Eztiaren hamar aplikazio eta onura, ziur asko ezagutzen ez zenituenak

Aski ezagunak dira eztiaren onurak, kultura guztietan erabiltzen eta osasunerako onuragarritzat jotzen baita. Bere ahogozo eta ezaugarri osasungarriez gain, eztiak beste onura asko eskaintzen ditu eta aplikazio ugari ditu.

Eztiaren 10 aplikazio

1 Mantenugaien iturri

Erleek loreen nektarra batzen dute, eta hor landareen azukreak, aminoazidoak eta mineral onuragarrienak elkartzen dira. Erlauntzean berrahoratu ostean, nektarra hobetu egiten da prozesuan.

Eta emaitza onura ugari dituen elikagai bat da:

  • Ezti-koilarakada batek 64 kaloria ditu.

  • Eztiaren azukreak fruktosa du, glukosa, maltosa eta sukrosa.

  • Ia ez du zuntzik, koiperik edo proteinarik.

  • Bitamina eta mineral kopuru txiki bat ere badu.

  • Antioxidatzaileak.

  • Oso elikagai hazkurritsua da.

2 Antioxidatzaileetan aberatsa

Horien artean, flabonoideak, fenolak, entzimak, antzeko azido organikoak elkartzen ditu eztiak. 

Zientzialarien ustez, elementuen konbinazio horrek sortzen ditu eztiaren antioxidatzaileak. Eta bihotzekoak, enboliak eta minbizi-mota batzuk izateko arriskua murrizten du.

3 Osasun kardiobaskularrari laguntzen dio

Antioxidatzaile horiek beste eragin asko dituzte bihotzaren osasunean, hala nola bihotzeko arteriak dilatatzen laguntzen dute, odol-fluxua areagotuz; odolbilduak sortzea prebenitzen dute; eta bihotza oxidazio-estresetik babesten dute.

4 Azukrea baino gozagarri hobea

Kolesterol txarra edo triglizeridoak murrizten laguntzen du.

5 Arteria-presioa jaisten du

Eztiaren antioxidatzaileek eragin hori dute odolean.

6 Erredurak eta lesioak osatzen laguntzen du

Eztiak ehunak oneratzen laguntzen du azaleko erredurak eta lesioak daudenean. Eta oinetan diabetesaren ultzeren tratamenduak ere hobetzen ditu. Lesioak oro har eta larruazaleko zenbait lesio, hala nola hemorroideak, herpeak edo psoriasia, osatzen ere laguntzen du. 

7 Eztula gutxitzen du

Eztia eraginkorra da afekzio hori sendatzeko, eta eztul etengabeak eragindako deserosotasuna arintzen du.

8 Hidratatzailea da

Eztiaren hezetasun-kontzentrazio handia, bere biskositatean, pisuan, zaporean eta kolorean eragina izateaz gain, funtsezkoa izan daiteke gure gorputzeko hainbat atal hezetzeko. Horregatik, ilea eta buruko ile-larrua hidratatzeko erabiltzen da. 

9 Digestioari laguntzen dio

Beste produktu natural batzuekin konbinatzean, hala nola limoi-zukuarekin edo kanelarekin, digestio-sistemaren jardueran lagun dezake eztiak. Horrek esan gura du elikagaiak metabolizatzen laguntzen duela, urdaileko indigestioak prebenituz edo arinduz. Era berean, jatordu sendoen ondoren idorreria-sintomak eta astuntasun-sentsazioa arintzen dituela esaten da. Horregatik, errefluxua prebenitzeko eta beherakoa arintzen laguntzeko propietatea ere aitortu zaio.

10 Beste propietate batzuk

Eztiaren onura gehiago ere badaude oraindik. Indiako Ayurveda medikuntza tradizionalaren ustez, indargarrien propietateak ditu eztiak, ahulezia edo gehiegizko nekea arintzen dutenak.

Era berean, loari eta estres-sintoma batzuei mesede egiten dien propietate lasaigarria duela uste da.

 

Gure baserritarren eztia

BBK Azokako gure online dendan lau ekoizleren eztia dugu:

  • Eztia/artisau-eztia: lore anitzeko eztiak ekoizten dituzte Uribe Kostako (Bizkaia) eta Tórtoles-eko (Burgos) erlategietan. 

  • Eztizen: Erandion eukalipto eztia ekoizten dute. 

  • Pedro Galarreta: Arzentalesen txilar eta eukalipto eztia ekoizten du.

  • Urikoa eztia: bere 260 Langstroth erlauntzek ezti gordin eta freskoa ematen dute, artisau-eran ekoitzia eta Eusko Label kalitatearen labelarekin.  Lore bakarreko (txilar, eukalipto) eztiak eta lore anitzeko eztia sortzen dituzte.

Lau proposamen, non aukeratu izan dezazun.

INICIAR SESIÓN

Produktua saskira sartu da

1