- Blog
- Sektorearen Egungo Albisteak
- Errezeta espresen 7 ideia, kontserbako hegaluzearekin, zapore guztia ateratzeko: jan gozo ahalegin handi barik!
Errezeta espresen 7 ideia, kontserbako hegaluzearekin, zapore guztia ateratzeko: jan gozo ahalegin handi barik!
Jaki gozo eta elikagarri edo hazkurritsu bat gura duzu, baina ez duzu asti handirik janaria prestatzeko? Jaki bat, sasoikoa gainera? Ez kezkatu! BBK Azokaren online dendan dagoen kalitate handiko kontserbako hegaluzearekin, errezeta errazak, zaporez beteak, presta ditzakezu minutu gutxitan.
Ahaztu sukaldean orduak igarotzeaz: ideia espres hauekin, gozo eta osasuntsu jatea inoiz baino errazagoa da!
7 errezeta erraz kontserbako hegaluzearekin egiteko
1 Udako entsalada hegaluzearekin
Inoiz huts egiten ez duen klasiko bat.
Nahastu hegaluze xehatua tomate txikitu, tipula, oliba beltz, arrautza gogorrarekin eta ongailu on batekin (oliba-olio birjina estra, ozpina eta gatza). Freskoa, arina eta edozein okasiotarako perfektua!
2 Pasta pesto eta hegaluzearekin
Jaki ezin gozoagoa 15 minutu baino gutxiagoan!
Osagaiak:
-
200 g pasta nahi duzun motakoa (espagetiak, pennea, farfallea...)
-
160 g hegaluze kontserban
-
150 g pesto saltsa (etxekoa edo erosia)
-
4 koilarakada oliba-olio birjina estra
-
Gatza eta piperbeltza nahieran
-
Gazta parmesano birrindua (aukerakoa)
Prestaketa:
-
Egosi pasta: jarri irakiten ur ugari lapiko batean, gatzarekin. Urak irakiten duenean, gehitu pasta eta egosi paketeko jarraibideen arabera.
-
Prestatu pestoa: pestoa etxean prestatzea erabakitzen baduzu, jarraitu zure errezeta gogokoenari. Erostea nahiago baduzu, ziurtatu kalitate onekoa aukeratu duzula.
-
Nahastu pestoa eta hegaluzea: Gopor handi batean, nahastu pestoa eta hegaluze xehatua. Gehitu oliba-olio birjina estra pixka bat, gatza eta piperbeltza nahieran.
-
Xukatu pasta: Pasta egosita dagoenean, xukatu ondo eta ipini goporrean pestoarekin eta hegaluzearekin. Ondo nahastu osagai guztiak integratuta egon arte.
-
Zerbitzatu eta gozatu: Banatu pasta banako plateretan eta apaindu gazta parmesano birrinduarekin nahieran. Zerbitzatu bero eta gozatu minutu gutxitan prestatu duzun zaporez betetako jaki goxoaz!
3 Patata- eta hegaluze-nahaskia
Ukitu berezia duen plater tradizionala.
Salteatu patata batzuk dadotan moztuta tipularekin eta piperrarekin. Gehitu xehatutako hegaluzea, eragin ondo eta gatzatu arrautzak.
Plater suspergarria eta zaporetsua!
4 Ahuakate- eta hegaluze-tostak. Gosari edo askari ideala
Ogi-xerra batzuk txigortu, ahuakate heldu on bat igurtzi eta gainean jarri hegaluze xehatua. Oliba-olio birjina estra apur bat gehitu ahal diozu, eta gatza eta piperbeltza nahieran. Aukera osasungarri eta gozo-gozoa!
5 Hegaluze-enpanadillak. Beti gustatzen den lehen platera
Lehen plater edo aperitibo bat, denak harrituko dituena! Presta ezazu enpanadilla-ore sinple bat, bete ezazu hegaluze xehatuarekin tomate txikitu, tipula eta espeziekin nahastuta, eta laberatu gorritu edo txigortu arte. Ezin jan barik utzi!
6 Hegaluze-kauserak saltsa tartariarrarekin. Lehen plater kurruskari eta zaporetsua!
Osagaiak:
-
200 g hegaluze kontserban
-
Tipula txiki bat
-
Berakatz-ale bat
-
Arrautza bat
-
100 g irin
-
100 ml esne
-
Legamia kimikoko koilarakada txiki bat
-
Perrexil fresko xehatua
-
Oliba-olio birjina estra frijitzeko
-
Gatza eta piperbeltza nahieran
Saltsa tartariarra egiteko:
-
100 g maionesa
-
50 g luzoker edo pepino txiki ozpinetan xehatuta
-
Tipulin xehatu bat
-
Koilarakada bat kapar txikitu
-
Koilarakada bat perrexil fresko txikitu
-
Limoi erdi baten zukua
-
Gatza eta piperbeltza nahieran
Prestaketa:
1. Prestatu betegarria:
-
Xukatu kontserbako hegaluzea eta xehatu ondo.
-
Tipula eta berakatza fin-fin txikitu.
-
Zartagin batean, oliba-olio birjina estra apur bat berotu eta tipula eta berakatza salteatu bigunduta egon arte.
-
Gehitu xehatutako hegaluzea eta kozinatu pare bat minutuz, ondo nahastuz.
-
Kendu sutatik eta utzi hozten.
2. Prestatu orea:
-
Gopor batean, nahastu irina, legamia kimikoa, gatza eta piperbeltza.
-
Gehitu arrautza eta esnea, eta nahastu ondo ore homogeneoa lortu arte.
-
Ipini hegaluze xehatua, tipula, berakatz eta perrexil fresko txikituarekin, eta ondo nahastu dena.
3. Prestatu saltsa tartariarra:
-
Gopor batean, nahastu maionesa, ozpinetako pepino txikiak txikituta, tipuleta txikituta, kaparrak txikituta, perrexil freskoa txikituta, limoi-zukua, gatza eta piperbeltza.
-
Ondo eragin osagai guztiak integratuta egon arte.
4. Frijitu kauserak:
-
Berotu oliba-olio birjina estra ugari zartagin batean, su ertainean.
-
Bi koilara erabiliz, hartu ore-zatiak eta eman kausera-itxura.
-
Frijitu kauserak txandatan, bi aldeetatik gorrituta egon arte.
-
Xukatu kauserak sukaldeko paper xurgatzailearen gainean.
5. Zerbitzatu eta gozatu:
-
Zerbitzatu hegaluze-kausera beroak saltsa tartariarrarekin batera.
-
Perrexil fresko hostoekin apaindu dezakezu.
7 Kinoa-entsalada hegaluze ketuarekin eta mangoz egindako ozpin-olioarekin: zapore tropikal ezin hobea
Zapore exotikoak gustuko dituztenentzat, kinoa-entsalada hau, hutsean ontziratutako hegaluze ketuarekin eta mangoz egindako ozpin-olioarekin, aukera ezin hobea da. Freskoa, koloretsua eta zaporez betea, aukera bikaina da jatordu arin edo lehen plater original baterako.
Aukera osasungarria eta osoa. Freskoa, elikagarria eta ezin hobea jatordu arin baterako.
Osagaiak:
-
Kikara bat kinoa
-
200 g hegaluze ketu, hutsean ontziratua. Zure aukerarik onena Keia-k gure online dendan eskaintzen dizuna da.
-
Mango heldu bat
-
Tipula more erdia
-
Piper gorri erdia
-
Kikara laurden martorri (zilantro) fresko txikitua
-
Lima bat
-
2 koilarakada oliba-olio birjina estra
-
Koilarakada bat ozpin baltsamiko
-
Gatza eta piperbeltza nahieran
Prestaketa:
-
Kinoa paketeko jarraibideen arabera kozinatu.
-
Hutsean ontziratutako hegaluze ketua xehatu.
-
Moztu mangoa dadotan, tipula morea juliana-erara eta piper gorria zerrenda finetan.
-
Nahastu kinoa egosia, hegaluze ketua, mangoa, tipula morea, piper gorria eta martorri freskoa gopor handi batean txikituta.
-
Ozpin-olioa prestatzeko, ontzi txiki batean nahastu lima-zukua, oliba-olio birjina estra, ozpin baltsamikoa, gatza eta piperbeltza.
-
Bota ozpin-olioa entsaladaren gainera eta nahastu ondo.
-
Zerbitzatu berehala eta gozatu entsalada fresko eta gozo honen zapore tropikalaz.
Zaporearen sekretua: kalitatezko hegaluzea
Kontserbako hegaluzea duten zure errezeta espresek arrakasta handia izan dezaten, funtsezkoa da kalitate handiko produktua erabiltzea.
BBK Azokaren online dendan Urdaibai kontserbak-en hegaluzea aurkituko duzu, arreta handiz aukeratua, harrapaketa onenetatik hartua eta modu tradizionalean landua. Baita ere Keia-ren askotariko ketuak, modu naturalean hotzean ketuak, arrainaren mamiak prozesuan erdi egosita gera ez daitezen eta hain ikusgarria den testura hori lortzeko.
Gozatu itsasoaren benetako zaporeaz eta harritu zure ahosabaia ideia sinple eta gozo hauekin!
23/07/2024 Kategoriak: Sektorearen Egungo Albisteak Etiketak: