Belaunaldi gazteak aldaketa teknologikoaren eta garapenaren eragile gisa landatartasunean

Etengabe aldatzen ari den mundu honetan, teknologiak gero eta paper garrantzitsuagoa du, eta gazteak aldaketaren funtsezko eragile gisa agertzen dira. Beraien freskotasun, sormen eta tresna digitalen menderatzeari esker, landa-garapenaren eragile ere badira, hazkunderako eta berrikuntzarako ahalmen handia duen eremua izanik hori.

Arrakalak hautsiz eta komunitateak konektatuz

Gaur egun, gazteen mugimendu berri bat berpiztu da: zenbaitek landa-eremuak aukeratzen dituzte beren bizimodua eraikitzeko, hirietako bizimodu zalapartatsu eta garestitik aldenduz. Pertsona horiek, askotan, landa-komunitate txikietan bizitza sortzeko uste sendoek eta ilusioak mugiarazten dituzte, eta horrela kontsumismotik urrun eta inguruneari eta baliabide naturalei lotuta dagoen bizimodua bilatzen dute.

Bestalde, sarritan, landa-eremuak baztertu egiten dira teknologia berriak hedatzeko orduan. Hala ere, gazteak, aro digitalean jaioak, inguru horretan bertakoak sentitzen dira eta arrakala digitala ixteko beharrezko trebetasunak dituzte.

Beren ezagutzari esker, komunitateak konektatu, informaziorako eta zerbitzuetarako sarbidea erraztu, eta tokiko ekonomia dinamizatzen duten online plataformak sor ditzakete.

Eta horietako askok lehen sektoreari eta nekazaritza-ustiategiei lotutako jarduerak eta negozioak egiten dituzte.

 

Landa-ekintzailetza: Etorkizun oparoa

Landa-eremuaren ohiko iruditik urrun, landa-eremuko gazteek ekintzailetzaren aldeko apustua egiten dute garapenaren eragile gisa. Teknologia erabiliz, negozio berritzaileak sortzen dituzte, beren inguruneko baliabideak eta gaitasuna aprobetxatzen dituztenak.

Zehaztasun edo doitasunezko nekazaritza, abeltzaintza adimenduna, 2.0 landa-turismoa, ortuko produktuen salmenta, tokiko merkataritza elektronikoa... Aukerak amaigabeak dira, eta gazteen espiritu ekintzailea da horiek bultzatzen dituen erregaia.

 

Gizarte-berrikuntza eta jasangarritasuna

Landa-eremuko gazteak, onura ekonomikoa bilatzeaz gain, beren ekimenek gizartean eta ingurumenean duten eraginaz ere arduratzen dira.

Irtenbide teknologikoak garatzen dituzte baliabideen erabilera optimizatzeko, nekazaritza jasangarria sustatzeko, landa-komunitateen bizi-kalitatea hobetzeko eta despopulazioaren aurka borrokatzeko.

Jasangarritasunarekin eta gizarte-berrikuntzarekin duten konpromisoak aldaketa-eragile bihurtzen ditu, eta landa-eremuarentzat etorkizun oparoagoa eta jasangarriagoa eraikitzen dute.

Horren adibide dira BBK Azokako gure sarea osatzen duten baserritar asko.

 

Gaikuntza eta laguntza: Arrakastarako gakoak

Landa-inguruneko gazteek beren ahalmen guztia garatu ahal izateko, funtsezkoa da behar dituzten tresnak eta laguntza ematea beraiei.

Teknologia, ekintzailetza eta berrikuntzan kalitatezko hezkuntza, landa-eremuetan abiadura handiko Internetera sarbidea eta ekintzailetzari laguntzeko programak dira horien garapena bultzatzeko funtsezko elementuetako batzuk.

Era berean, negozioen hedapen edo zabalkunderako laguntza behar dute. Puntu horretan egiten du indar BBK Azokak: ikusgarritasuna ematen die eta tresnak eta baliabideak eskaintzen dizkie gazte horiei, lehen sektoreari lotutako negozio-ereduekin aurrera egin dezaten.

 

Etorkizun itxaropentsua

Landa-eremuko gazteak landaren oraina eta etorkizuna dira. Beren talentu, sormen eta teknologien menderatzeari esker, aldaketaren eragile dira, landa-garapena bultzatzeko eta guztiontzat etorkizun oparoagoa eta jasangarriagoa eraikitzeko gai.

Horiengan inbertitzeko, horiek gaitu edo trebatzeko eta behar dituzten aukerak emateko garaia da, landa-mundua eraldatu eta berrikuntza eta hazkundearen eragile bihur dezaten.

Eta zer egin dezakegu herritar gisa laguntzeko? Adibide garbi bat da beraien produktuak kontsumitzea, eta, horretarako BBK Azokaren online denda eskaintzen dugu.

 

Elkarrekin, etorkizun hobea eraiki dezakegu landa-eremuentzat.

INICIAR SESIÓN

Produktua saskira sartu da

1