BBK Azokako saskiak opari egiteko: aukera hobezina bertoko zaporearekin

Gabonak, Eguberriak berehala dira gurean, eta, horiekin batera, gure lagun maite, laguntzaile eta adiskideak harritzeko oparirik onena bilatzeko unea iristen da. Aurten, BBK Azokatik, kalitatea, jasangarritasuna eta hurbiltasuna uztartzen dituen ideia bat proposatzen dizugu: Gabonetako gure saskiak bertoko produktuekin.

 

Esangura handiko oparia

Gabonetako saski bat oparitzea ez da detaile polit bat eskaintzea bakarrik, balioak transmititzea da. BBK Azokako saskiak gure baserritarrek arretaz aukeratutako produktuez beteta daude, eta horiek egunero lan egiten dute guri lurraldeko onena eskaintzeko. Saski hauek aukeratzean, zu laguntzen ari zara…

  • Tokiko ekonomiari, ekoizle txikien lana bultzatuz.

  • Jasangarritasunari, ingurumen-aztarna murriztuz hurbileko produktuak kontsumitzean.

  • Tradizioari, benetako eta kalitatezko zaporeen alde eginez.

 

Opari paregabe bat okasio bakoitzerako

Gure saskiak aukera moldakorra eta pertsonalizagarria dira, eta ezin hobeto egokitzen dira beharrizan askotara:

Enpresa-opariak

Langile edo beharginei, laguntzaileei, bezeroei… estimua erakustea ez da inoiz hain erraza izan. Gabonetako saski bat keinu dotorea da, eta asmo onena adierazten du, tokiko balioekiko hurbiltasunagatik eta horiek babesteagatik nabarmentzen dena.

Harritu familia eta lagunak

Ba ote Gabonak partekatzeko modu hoberik kalitatea eta zaporea batzen dituzten produktuekin baino? Mahaiaren inguruan une bereziak sortzeko pentsatuta daude gure saskiak.

Eskertzeko oparitxo bat

Zure esker ona erakusteko zerbait berezia bilatzen baduzu, bertoko produktuen saski batekin asmatuko duzu, seguru. Berotasuna duen opari edo esku-erakutsi esanguratsua da, benetakoarekin lotzen duena.

Lurreko zaporeak saski bakoitzean

BBK Azokako Gabonetako saskiak kontu handiz prestatuta daude gure gastronomiaren onena jasotzen duten produktuekin:

  • Fruta eta ortuari freskoak, arretaz landuak.

  • Artisau-kontserbak eta -gozokiak, tradizioz beteak.

  • Kalitateko ardoak, gaztak eta esnekiak, edozein unetarako aproposak.

Saski bakoitza gure ingurunearen funtsa eta baserrian behar egiten dutenen grina transmititzeko diseinatuta dago.

 

Zelan enkargatu zure saskia

Gabonetako saskia enkargatzea oso erraza da:


Zure esku dago bertokoak dir-dir egitea Gabonetan

Gabonetan BBK Azokako saski bat oparitzea ez da keinu polit bat bakarrik; gure lurraldearekiko eta jendearekiko konpromisoa ere bada. Aurten, aukeratu kalitateaz, tradizioaz eta jasangarritasunaz berba egiten duen opari bat.

 

Eguberri hauetan, lagundu bertokoari BBK Azokarekin. Oparirik onena hemen dago!

INICIAR SESIÓN

Produktua saskira sartu da

1