• Blog
  • Sasoian Sasoikoa
  • Sasoiko elikagaiek hanturari aurre egiten eta zure osasuna hobetzen lagun diezazukete

Sasoiko elikagaiek hanturari aurre egiten eta zure osasuna hobetzen lagun diezazukete

Gorputzeko organoen hanturak gure osasuna arriskuan jar dezake. Duela gutxi, Harvardeko ikerketa batek sasoiko elikagaien zerrenda bat egin du, eta dieta antiinflamatorioa egiten lagun dezaketen elikagaiak dira.

Ikus dezagun zergatik den hain garrantzitsua, zein elikagai agertzen diren zerrenda horretan eta non aurki ditzakezun modu erraz, arin eta jasangarrian.

Zer da hantura edo inflamazioa eta noiz izan daiteke arriskutsua osasunerako?

Hantura gorputza babesteko mekanismo bat da, eta une jakin batzuetan, hala nola eraso edo desoreka puntualen aurrean, baliagarria da, kaltetutako ehunak babesten eta konpontzen laguntzen duelako. Hala ere, hantura kronifikatzen denean, epe luzera hainbat osasun-arazo eragin ditzake.

Kronifikazio hori hainbat faktorek eragin dezakete, hala nola fruta eta barazki gutxiko dietak, tabakismoak edo sedentarismoak. Hasierako faseetan ez da nabaritzen, eta, beraz, hantura isila esaten zaio.

Horregatik, prebentzio onena bizimodu eta dieta antiinflamatorioa mantentzea izan daiteke. Adituen arabera, elikadura funtsezko faktorea da.

Ez dago hanturari aurre egiten dion dieta espezifikorik, baina garrantzitsua da hanturaren aurkakoak diren elikagaien eta hantura sortzen dutenak dietatik murriztu edo ezabatzearen arteko oreka mantentzea.

Antiinflamatorioak diren sasoiko elikagaiak

Harvardeko Osasun Publikoko Eskolako Nutrizio Sailaren arabera, hanturaren aurkako dieta bat elikagai oso eta prozesatu gabeetan oinarritzen da, azukre gehigarririk gabe: frutak, barazkiak, zereal integralak, lekaleak, fruitu lehorrak, haziak eta oliba-olioa, eta dieta orojalea jarraituz gero, baita arraina, hegaztiak eta gantz gutxiko esneki gutxi batzuk ere.

Gainera, diotenez, zenbait ikerketak frogatu dute belar eta espezie batzuk, hala nola kanela, jengibrea edo kurkuma, onuragarriak direla alde horretatik.

Frutak eta barazkiak zutabe bat dira hanturaren aurkako dietaren barruan, antioxidatzaileetan duten edukiagatik, eta dietaren oinarria izatea eta askotarikoak izatea gomendatzen da. Zenbat eta barietate handiagoa, orduan eta antioxidatzaile gehiago jasoko ditu gure organismoak.

Horregatik, sasoiko elikagaien artean zein diren antiinflamatorioenak jakitea oso baliagarria izan daiteke horrelako elikagaiak barne hartzen dituen dieta antiinflamatorio bat jarraitzeko. 

Harvardeko Unibertsitateak elikagai antiinflamatorioenen zerrenda bat egin du, sasoiaren arabera. Dieta orekatua izateaz gain, sasoiko elikagaiak kontsumitzeak beste onura batzuk ere sortzen ditu, hala nola planeta jagon edo zaintzea.

Sasoi bakoitzeko elikagai antiinflamatorioak

Horregatik guztiagatik, hanturaren aurkako dieta bat jarraitu nahi badugu, helburuak izan beharko luke elikagai antiinflamatorioen ahalik eta kopuru eta barietate handiena sartzea. Eta, horretarako, estrategia ona izan daiteke jakitea zein diren urtaro bakoitzeko elikagaien artean antiinflamatorioenak.

 

Hona hemen Harvard-ek emandako zerrenda.

Neguko elikagairik antiinflamatorioenak

Neguko hilabeteetan, Harvardeko adituek "berdez" pentsatzera animatzen dute, baina iradokizunetan beste kolore askotako frutak eta barazkiak ere sartzen dituzte:

  • Hosto berdeak, hala nola kale aza, zerbak edo apioa

  • Sustraidun ortuariak, hala nola erremolatxak, boniatoak eta arbiak

  • Bruselako azak

  • Laranjak

  • Limoiak

  • Anana

 

Udaberriko elikagai antiinflamatorioenak

Udaberriak hanturaren aurkako elikagai boteretsuak ere ekartzen ditu, gure plateretan sar ditzakegunak:

  • Ilarrak 

  • Zainzuriak

  • Abrikotak

  • Azenarioak

  • Marrubiak

  • Oraindik ere apio asko dago, laranjak lehen hilabeteetan eta hosto berdeak.

 

Udako elikagairik antiinflamatorioenak

Udan hainbeste fruta eta barazki heltzen dira, non barietatea izugarria baita. Harvardeko adituek nabarmendu dituzten antiinflamatorioenen artean, honako hauek daude:

 

  • Gereziak

  • Baiak: habiak, masustak, mugurdiak, andere-mahatsak…

  • Aranak.

  • Melokotoiak

  • Lekak

  • Alberjinia edo berenjenak

  • Kuiatxo edo kalabazinak

  • Sandiak

  • Meloiak

 

Udazkeneko elikagairik antiinflamatorioenak

  • Sagarrak

  • Azaloreak, brokoliak eta beste aza batzuk

  • Baratxuri edo berakatzak

  • Kuia edo kalabazak

  • Txiribiak

  • Letxuga edo urazak

  • Jengibrea

  • Kiwia

  • Horiei granada, ahuakatea edo mahatsa gehitu behar zaizkie.

 

BBK Azoka, sasoiko elikagaien zure jaki-toki handia

Zelan lortu hozkailua eta jaki-tokia sasoiko elikagaiekin betetzea?

BBK Azokan erraz jartzen dizugu. Plataforma digital bat jartzen dugu zure eskura, denboraldi bakoitzean zure osasunerako egokienak diren elikagaiak eskuratu, aukeratu eta zuzenean eros ditzazun, modu arin eta errazean.

Mota askotako produktuen erreferentziak eta katalogo zabala ditugu, zure dieta eta menuak freskoak eta askotarikoak izatea erraztuko dutenak.

Gainera, gure etxeetara unerik eta egoerarik onenean irits daitezen, produktu horiek lantzen eta zaintzen dituzten pertsonak ezagutu ahal izango dituzu.

BBK Azokak eskaera bat osatzeko aukera ematen dizu, baita ekoizle desberdinen produktuekin ere, eta gu arduratuko gara zure eskaera batzeaz eta etxera bidaltzeaz.

Beraz, ez itxaron gehiago eta sartu zure eskaera egitera.

INICIAR SESIÓN

Produktua saskira sartu da

1