- Blog
- Sasoian Sasoikoa
- Ongi etorri, udaberri: sasoi honetan falta ezin diren produktuak
Ongi etorri, udaberri: sasoi honetan falta ezin diren produktuak
Udaberriak egun luzeagoak, tenperatura leunak eta, batez ere, kolore- eta zapore-eztanda dakartza gure azoka eta merkatuetara. Produktu freskoak, hurbilekoak eta hazkurritsuak edo mantenugaiz beteak, hobeto sentitzen eta planeta zaintzen laguntzen digutenak, gozatzeko une ezin hobea da.
BBK Azokan sasoiko kontsumoaren alde egiten dugu, gure baserritarrei lagunduz eta bertoko ortuaririk onenak eskainiz.
Jakin nahi duzu zer elikagai ezin diren falta zure mahaian udaberri honetan?
Segi irakurtzen!
Sasoiko produktuak kontsumitzearen onurak
Unerik onenean dauden elikagaiak aukeratzeak hainbat abantaila edo onura ditu:
-
Zapore eta freskotasun handiagoa: sasoiko produktuak heltze-puntu onenean batzen dira, zapore eta testurarik onena bermatuz.
-
Nutrizio-balio handiagoa: fruta eta ortuari freskoek hobeto kontserbatzen dituzte bitaminak eta mineralak.
-
Ingurumen-inpaktu txikiagoa: garraio- eta biltegiratze-kostuak gutxitzen dira, karbono-aztarna murriztuz.
-
Bertoko baserritarrei laguntzea: BBK Azokaren online dendan erosita, landa-ekonomiari bizirik eusten eta nekazaritza jasangarria sustatzen laguntzen duzu.
Udaberriko frutak: freskotasuna eta bizitasuna
Udaberriak fruitu mamitsuak, freskagarriak eta antioxidatzaileetan aberatsak ekartzen dizkigu. Hauek dira esperoenetako batzuk:
-
Marrubiak eta baratze-marrubiak: C bitamina askokoak, immunitate-sistema indartzeko eta larruazala hobetzeko aproposak.
-
Sagar berantiarrak: sasoikoak izaten jarraitzen dute eta ezin hobeak dira snack osasungarrietarako.
-
Gereziak: zuntz- eta antioxidatzaile-iturriak, hantura murrizten laguntzen dute eta loaren kalitatea hobetzen dute.
-
Kiwi: digestiorako aliatu bikaina eta C bitaminaz betea.
BBK Azoka aholkua: Sar itzazu fruta horiek gosarietan, postreetan edo irabiaki naturaletan beraien freskotasuna aprobetxatzeko.
Udaberriko berdurak eta ortuariak: kolorea eta mantenugaiak
Sasoiko barazki edo ortuariek zuntza, bitaminak eta osasunerako onura ugari ematen dituzte. Sasoi honetan, honako hauek nabarmentzen dira:
-
Zainzuriak: zuntz eta antioxidatzaile asko dute, eta organismoa arazten laguntzen dute.
-
Brokolia eta azalorea: antioxidatzaile ahaltsuak dira, eta immunitate-sistema indartzen dute.
-
Azenarioak: betakarotenoen iturri, ikusmena eta larruazala zaintzen dituzte.
-
Tipulinak eta baratxuri samurrak: jakien zaporea indartzen dute eta bakterioen aurkako propietateak dituzte.
BBK Azoka aholkua: Aprobetxatu ortuari hauek krema hotzak, salteatuak edo entsalada freskoak prestatzeko.
Udaberrian falta ezin diren beste produktu batzuk
-
Gazta freskoak eta esnekiak: udaberria da arorik onena ardi- edo ahuntz-gazta freskoak, zapore leun eta krematsukoak, jateko.
-
Baserriko arrautzak: ezin hobeak tortillak, nahaskiak edo postre osasungarriak egiteko.
-
Sasoiko arrainak: hala nola antxoa edo bokartak eta bakailaoa, aukera hazkurritsu eta jasangarriak.
-
Bertoko fruitu lehorrak: intxaurrak eta hurrak energia-iturri handiak dira oraindik.
BBK Azoka aholkua: Ezagutu produktu hauek gure online dendan eta lagundu baserritarrei.
Topatu BBK Azokan udaberriko produkturik onenak
Sasoiko elikagaiez gozatzea erraza da BBK Azokarekin. Gure online dendan frutak, barazkiak eta bertoko beste produktu batzuk, gure baserritarrek mimoz landuak, topatuko dituzu.
10/03/2025 Kategoriak: Sasoian Sasoikoa Etiketak: