Frutak eta barazkiak plater berean: osasuna eta zaporea ziurtatuta

Negua garai egokia da bitaminak, energia eta antioxidatzaileak ematen dizkiguten jakietarako. Are gehiago Gabonak amaitzen direnean eta normalean gehiago zaintzeko beharrizana izaten dugunean eta gure dietan kaloria gutxiagoko jakiak sartu behar izaten ditugunean.

Barazkiak eta frutak aukera ezin hobeak dira hori lortzeko. Baina, gainera, plater berean elkartzen baditugu, lortuko dugun proposamena askotarikoa, desberdina, zaporez betea izango da, eta osasuna bermatuko digu.

Ekingo diogu, bada? Artikulu honetan ideia batzuk eskainiko dizkizugu gure baserritarren produktu askorekin eta ziur aski dagoeneko izango dituzun osagaiekin.

Fruta eta barazkiak konbinatzen dituzten bi errezeta

AHUAKATE, ZIAZERBA edo LETXUGA ETA INDABA ENTSALADA

4 LAGUNENTZAKO OSAGAIAK

  • 90 g indaba gorri

  • 2 ahuakate

  • 1 kiwi

  • 75 g ziazerba edo letxuga hosto fresko

  • 2 tomate

  • 1 piper hori

  • 2 apio-zurtoin

  • 6 tipulin

  • 4 errefautxo

  • 40 g kimu edo ernamuindu

  • limoi-erdiaren zukua

  • 2 berakatz-ale

  • 1 ereinotz-hosto

  • 1 koilarakada chia hazi

  • 2 intxaur

  • oliba-olio birjina estra

Ondu edo maneatzeko:

  • 150 g soja-jogurt

  • 1 berakatz-ale xehatu 

  • 2 koilarakada limoi-zuku

  • 2 koilarakada oliba-olio birjina 

  • 1 kumino koilarakada txiki 

  • Piperbeltz zuri eho berria eta gatza 

PRESTAKETA (20 MINUTU):

Jarri indaba edo babarrunak beratzen ur hotzarekin erabili baino ordu batzuk (3 edo 5 ordu) lehenago. Xukatu, sutan jarri ontzi batean ur hotzarekin eta irakinarazi.

Irakiten hasten direnean, kendu ura eta estali berriro ur hotzez berakatz, ereinotz eta olio-zurrusta batekin. Utzi su ertainean egosten ondo bigundu arte. Xukatu, ur hotzarekin hoztu eta erreserbatu.

Ahuakateak erdibitu, hezurra kendu eta zuritu. Moztu mamia xerratan eta igurtzi limoiarekin. Kiwiak zuritu. Moztu tipulinak erditik, tomateak 8 zatitan, piperra eta apioa zerrendatan eta errefauak laurdenetan. Kendu zurtoina ziazerba edo letxugei, eta, gopor batean, sartu barazki, indaba eta kimuekin. Erantsi intxaurrak zatitan.

Ondu edo maneatzeko, bota soja-jogurta, berakatza xehatuta, limoi-zukua eta oliba-olioa gopor batean, eta, hagaxka batzuekin, ondo nahastu. Gehitu kumino apur bat, piperbeltz zuria eta gatza, eta berriro eragin.

Bota ongailu edo bizigarria entsalada gainera zerbitzatzeko unean.

BARAZKIAK LURRUNETAN PIPER TXORIZEROEN SALTSAREKIN

4 LAGUNENTZAKO OSAGAIAK

  • 150 g gari-zainzuri berde

  • 200 g indaba

  • limoi baten azala

  • 4 koilarakada piper txorizero mami 

  • gatza 

PRESTAKETA (35 MINUTU):

Uretan ondo garbitu barazkiak. Zuritu zainzurien beheko herena eta zatitu. Kendu puntak ilar eta indabei, eta sartu barazkiak banbuzko saskitxo batean.

Wok edo kazola baten hondoa urez bete hatz batzuen altueraraino eta gehitu koilarakada-erdi gatz, eta limoiaren azala. Jarri banbuzko saskitxoa barazkiekin wokean eta tapatu estalki batekin. Jarri ura irakiten eta egosi 15 minutuz, su txikian.

Piper txorizeroen mamia pixka bat epeldu ahal duzu. Zure nahierara.

Atera barazkiak saltsa honetan bustita. Oso apain geratzen den beste aukera bat saltsa plateraren hondoan eta barazkiak, menditxo baten moduan, gainean jartzea da. 

Animatuko zara prestatzera?

INICIAR SESIÓN

Produktua saskira sartu da

1