- Blog
- Sasoian Sasoikoa
- Elikagai jasangarriak: zer diren eta ezinbestean zure erosketa-zerrendan egon beharko luketenak
Elikagai jasangarriak: zer diren eta ezinbestean zure erosketa-zerrendan egon beharko luketenak
Iraunkortasun edo jasangarritasunaren garrantziaz gero eta jabetuago dagoen mundu honetan, elikadurak berebiziko garrantzia du. Elikagai jasangarriak aukeratzeak, planeta zaintzeaz gain, produktu freskoago, zaporetsuago eta hazkurritsuagoez gozatzea ere esan nahi du.
Horri buruz hitz egingo dizugu artikulu honetan.
Zer dira elikagai iraunkor edo jasangarriak?
Elikagai jasangarriak ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-inpaktua minimizatzeko moduan ekoizten dira. Horrek esan gura du:
-
Nekazaritza ekologikoa: pestiziden eta ongarri kimikoen erabilera saihestu, biodibertsitatea babestu eta lurraren emankortasuna hobetzen da.
-
Abeltzaintza estentsiboa: animaliak aske hazten dira, bazkatoki edo belardi naturaletan ibiltzen dira elikadura egokiarekin.
-
Tokiko ekoizpena: garraioaren CO2 emisioak murriztu eta tokian tokiko ekonomia babesten da.
-
Bidezko merkataritza: ekoizleentzat bidezko prezioa ziurtatu eta haien lan-baldintzak errespetatzen dira.
-
Kontsumo arduratsua: elikagaiak alferrik galtzea saihestu eta ingurumenean inpaktu txikiagoa duten produktuak aukeratzen dira.
Zein elikagaik egon beharko luke ezinbestean zure erosketa-zerrendan?
Gogoan hartu, alde horretatik BBK Azokako produktuek behar den guztia betetzen baitute.
-
Sasoiko fruta eta barazkiak: aprobetxatu urtaro edo urte-sasoi bakoitzeko produktu freskoak, zaporetsuagoak eta hazkurritsuagoak baitira, eta energia gutxiago behar baitute garraiatu eta kontserbatzeko.
-
Lekaleak: nutrizio-balio handiko proteina, zuntz eta mineralen iturri dira, eta, gainera, lurrean nitrogenoa finkatzen duen labore jasangarria da.
-
Zereal integralak: zuntzetan eta mantenugaietan aberatsagoak dira zereal finduak baino, eta horien laborantza ez da hain intentsiboa izaten.
-
Arrautza ekologikoak: aske hazitako eta pentsu naturalez elikatutako oiloetatik datoz.
-
Haragi ekologikoa: aske hazitako eta elikadura egokia duten animalietatik dator.
Esne ekologikoa: larre naturaletan hazitako behietatik dator, hormona eta antibiotikoak erabili barik.
-
Arrain jasangarria: aukeratu zigilu ekologikoa duen edo artisauzko arrantza arduratsutik datorren arraina.
-
Tokiko produktuak: bilatu zure eskualdeko produktuak tokiko ekonomiari laguntzeko eta garraioaren ingurumen-eragina murrizteko.
Zer gehiago egin dezakezu elikadura jasangarriagoa lortzeko?
Ideia-zerrenda bat utziko dizugu:
-
Planifikatu zure erosketak: egin erosketa-zerrenda bat beharrezkoak ez diren produktuak ez erosteko.
-
Erosi tokiko azoketan: lagundu tokiko ekoizleei eta gozatu produktu freskoez eta sasoikoez. BBK Azoka da zure aukerarik onena!
-
Jan haragi gutxiago: murriztu haragi gorriaren kontsumoa eta hautatu aukera iraunkorragoak, hala nola lekaleak, arraina edo arrautzak.
-
Kozinatu etxean: saihestu elikagai prozesatuak eta prestatu zure otorduak osagai fresko eta sasoikoekin.
-
Konpostatu hondakin organikoak: murriztu sortzen duzun zabor-kopurua eta sortu ongarri naturala zure landareentzat.
Aukeratu elikagai iraunkor edo jasangarriak eta gozatu elikadura osasungarriago, arduratsuago eta planetarekiko begirunetsuagoaz!
Hiru aholku
Gogoratu hiru kontzeptu hauek eta zure pertzepzioa zelan aldatzen den ikusiko duzu:
-
Aldaketa txikiek alde handia eragin dezakete.
-
Gero eta elikagai jasangarrien aukera handiagoa dago eskuragarri.
-
Elikagai jasangarriak aukeratzea inbertsio bat da zure osasunean eta planetaren etorkizunean.
BBK Azokak tokiko produktu jasangarriagoak aurkitzen laguntzen dizu!
06/09/2024 Kategoriak: Sasoian Sasoikoa Etiketak: