- Blog
- Sasoian Sasoikoa
- BIZKAIKO SAGARDO BERRIA
BIZKAIKO SAGARDO BERRIA
Txotx 2016!
Bizkaiak sagardo- denboraldiari hasiera eman dio Uxarte sagardotegian egindako aurkezpenean Aitzol Atutxa aizkolariarekin enbaxadore. Aizkolaria honek, joan den urrian Euskadiko aizkolaritzako txapelketan Aitzolek bigarren aldiz garaile izan zen, Bizkaiara txapela berriz ekarri zigun.
Uxarten, 400 urte baino gehiago dituen baserria honetan, Lucia Isla, Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saileko Nekazaritzarako Zuzendari Nagusia, Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea eta Amorebieta Etxanoko alkatea, Andoni Agirrebeitia elkartu egin dira produktoreekin batera.
“Sagar asko eta ona izan da Bizkaian eta oso gustora gaude Bizkaiko Sagardogileen Elkartean lortutako emaitzarekin. Bai udaberriko eta baita udako klimak eragina izan du 2015 ko uztan. Produktu hobeago eta gehiago lortu dugu. Aurten, kupeletan litro sagardo gehiago ditugu”, azaldu du Bizkaiko sagardogileen presidentea den Aitor Intxaurragak.
Bizkaian 180.000 litro egin dira 2015ko uztan, %100 Bizkaiko sagarrarekin. Durangaldea, Busturialdea, Uribe Kosta, Txorierri eta Lea Artibai dira sagarra egiten den eskualdeak eta hemen ere uzta desberdina izan da.
Bizkaian sagardoa elaboratzen duten sagardogileek kalitatezko produktu bat lortzeko ehalegin handia egiten dute. Helburua diferentea den sagardo bat (%100 bizkaiko sagarrarekin eginda) ahalik eta merkatu eta kotumitzaile gehienetara zabaltzea da. “Bizkaian label produktua daukagu, ez dugu kanpoko sagarrarekin sagardorik egiten”, zehazten dute Bizkaiko Sagardo Elkartetik.
Aurtengo sagardoari datxekiola, ezaugarri oso zehaztuak ditu: usaintsua, fruta usan freskoak dituena. Ahoan gorputz ederretako eta ibilbide luzekoa. Aurtengo sagardoa freskoak dira orokorrean, kolore horixka bizia dueña. Txinparta finakoa eta edalontzian espuma marka gehiago uzten duena.
HAU DA AURTENGO BIZKAIKO SAGARDOA!!!! TXOTX!!!
03/02/2016 Kategoriak: Sasoian Sasoikoa Etiketak: Sidra