Ziazerba eta zerba tortilla
Familia osoak, eragozpenik gabe, barazki edo ortuariak jateko era bikaina
Osagaiak: (4 pax-entzat)
- 150 gr zerba
- 150 gr ziazerba edo espinaka
- 6 arrautza handi
- 3 berakatz edo baratxuri berri
- 80 ml olio
- Gatza
- Piperbeltza
- Perrexila
Egitea:
- Irakin zerbak eta ziazerbak 10 minutuz olioa eta gatza nahierara botata.
- Irabiatu arrautzak eta erantsi piperbeltza, gatza eta perrexila.
- Zatitu berakatz berriak eta frijitu.
- Dena arrautzaren katiluan ipini, zerbak eta ziazerbak ur barik direla, eta arrautza ongi nahastu ortuari guztiekin.
- Lehen berakatza egin dugun zartaginera bota berriro.
- Pare bat minutu behar ditu azpialdetik arrautza egiteko, gero buelta eman plater batez eta beste bi minutu laga beste aldetik egiteko.
Bizkaiko sasoiko produktuen errezetak
Laiene Jatetxea (Patxi Rincón)
21/12/2015 Kategoriak: Errezetak Etiketak: Hortalizas