Zerba-kroketak
Ohikoa eta aldi berean berritzailea den errezeta. Gure ortuko produktu handi batez familian gozatzeko modua. Gainera, izoztu dezakegun errezeta da, gero gura dugunean kontsumitzeko.
Osagaiak:
- 2 eskutada zerba
- 2 patata handi
- Irina
- Arrautza
- Ogi birrindua
- Gatza
- Olioa
Egiteko modua:
- Patatak zuritu eta moztu zati ez oso handitan. Kazola batean egosi ur eta gatzetan 10 minutuz gutxi gorabehera, patataren lodieraren arabera. Kendu ura eta laga hozten.
- Zerbak garbitu. Zati txikitan moztu eta, 5 minutuz gutxi gorabehera, irakin ur eta gatzetan estalitako kazola batean. Kendu ura eta laga hozten.
- Katilu batean, erantsi patata egosiak eta zanpatu sardexkaren laguntzaz.
- Zerbak birrindu irabiagailuaz eta katilura bota. Nahastu ongi bi osagaiak eta hartu gatz-puntua.
- Kroketei forma eman, eta pasa irin, arrautza eta ogi birrindutan (ordena horri jarraituz).
- Frijitu kroketak zartaginean olio berotan. Nahi baduzu, labean ere egin daitezke, 200ºC-tan, landare-papera duen erretilu batean urre kolorea hartu arte (gutxi gorabehera 10-15min). Honela kaloria gutxiago izango dituzte.
- Izoztu gainerakoak.
Laiene Jatetxearen eskutik
14/10/2016 Kategoriak: Errezetak Etiketak: Hortalizas