Zelan konfitatu piper gorriak
Osagaiak:
- 2 flasko piper gorri zerrendetan (“Leartibai” Laneko)
- 250 ml oliba-olio birjina estra
- 6 berakatz-ale zurituta eta osorik
Prestaketa:
- Aurrez berotu labea 160ºC-tan (beroa goian eta behean).
- Xukatu edo kendu piperrei kontserbako zukua, eta gorde zuku hori.
- Ipini su txikian zartagin zabal bat olioarekin, eta ipini zartaginean piper-zerrenda xukatuak eta berakatz-aleak, ongi banatuta.
- Eduki su txikian 20 minutuz gutxi gorabehera.
- Busti itzazu aurrez gordetako zukuaz eta labean sartu 30 minutuz.
Aholkuak
- Piperrak labean sartzearen helburua da daukaten ura urritzea eta piperraren berezko azukrea kontzentratzea.
- Entsalada prestatzeko erabili edo hotzean jan gura badituzu, ez duzu labean sartu beharrik, eta hala ere oso gozoak geratuko zaizkizu.
- Berakatz-aleak oliotan sartu aurretik, emaiezu kolpetxo bat ireki daitezen eta honela olioa lurrin dezaten.
- Aukeratu diametro handi samarreko zartagina, piperrak ez daitezen gehiegi pilatu.
- Zartagina burdinazkoa bada eta laberako egokia, zuzenean sar dezakezu labean piperrak ontziz aldatu barik. Bestela, erabil ezazu ontzi beiraztatu bat.
- Piper konfitatuak paregabeak dira txingarretako haragi edo arrainari laguntzeko, baita honako hauetakoren bat prestatzeko ere:
- Entsalada freskoa oliotako hegaluze eta piper gorri konfitatuekin
- Ogitartekoa edo broxeta curry saltsa, tipula marinatu, ardi-mihi, oliotako hegaluze eta piper gorri konfitatuekin
- Zartagin bat arrautza ekologiko, patata eta piper konfitatuekin
- Udako entsalada tomate, tipulin eta baserriko letxuga, ogi-pusketa txigortu, oliba, albahaka eta piper gorri konfitatuekin
Sweet & Sour Blog-aren eskutik
15/09/2017 Kategoriak: Errezetak Etiketak: Hortalizas