Udazkeneko bizkotxoa, ezti eta intxaurrezkoa
Osagaiak (Gutxi gorabehera 22x10 cm-ko bizkotxo-molderako):
- 125 gr gurin (Bizkaia Esnea) giro-tenperaturan
- 200 gr lore-eztia (Urikoa Eztia)
- 220 gr behi-esnezko jogurta (Errotik Etxanoko Gaztaie) giro-tenperaturan
- Landako oiloen 3 arrautza (Bildotxi) giro-tenperaturan
- Koilaratxo bat bainila-aterakin
- Erabilera orotako 240 gr irin
- Zorrotxo bat gasifikatzaile gozogintzakoa (16 gr gutxi gorab.)
- Koilaratxo laurden bat gatza
- 90 gr intxaur (Trazola Intxaurra), azal barik eta zati handitan txikituta
Prestaketa:
1. Aurrez berotu labea 180ºC-tan (beroa goian eta behean).
2. Labe-paperaz forratu moldea.
3. Irina, gasifikatzailea eta gatza nahastu eta bahetu. Gorde.
4. Hagatxoez edo irabiagailuaren palatxoaz edo, hala badagokio, zurezko koilaraz gurina irabiatu krematsu laga arte.
5. Erantsi eztia eta irabiatu integratu arte.
6. Gero jogurta erantsi eta irabiatu berriro integratu arte.
7. Joan arrautzak banan-banan eransten, eta erantsi ahala ongi irabiatu orean integratuta geratu arte.
8. Erantsi bainila-aterakina eta integratu.
9. Erantsi irin, gasifikatzaile eta gatz nahastura eta integratu.
10. Azkenik, erantsi intxaur txikituak oreari, ongi banatuz.
11. Bota orea molde forratura eta berdindu koilara busti baten atzealdeaz.
12. Labean eduki tenperatura ertainean, ordubete gutxi gorabehera edota erdian zotza sartu eta garbi atera arte
13. Labean eduki eta gero, laga hozten parrilla baten gainean eta atera moldetik.
14. Koilarakada bat lore-ezti eta intxaur edo fruitu lehor gehiago bota eta atera mahaira. Paregabea da goizeko edo arratsalde erdiko kafe edo tearekin hartzeko.
Aholkuak eta iradokizunak
- Ez irabiatu gehiegi orea, osagaiak integratzeko behar baino ez. Bestela, zaildu egingo da.
- Ordu erdi luzea igaro ostean bizkotxoa gehiegi txigortzen dela ikusiz gero, estali aluminio-paperaz.
- Bizkotxo trinko eta hezea da, hainbat egunez ongi kontserbatzen dena aluminio-paperez estalita.
- Bainila-aterakinaren ordez beste edozein aromatizatzaile erabil daiteke, adibidez kanela edo laranja-birrina.
Sweet&Sour Blog-aren eskutik
08/11/2017 Kategoriak: Errezetak Etiketak: Pastel Vasco